Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

1. Harrera Programa eta Gizarte-orientazioa

oculta

Lehen harreratzat har daitekeen programa da, Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea, populazio osoari zuzenduta dago eta bertan eskaria egiten dutenei esku hartze soziala eskaintzen zaie. Honako prestazio tekniko hauek barne hartzen ditu:

Abegi eta orientazioa: Profesional eta erabiltzailearen arteko hasierako harremana da, konfidantza giroan, eskaerari lehen erantzuna ematen zaio eta beharren araberako balorazioa egiten da. Profesional eta erabiltzailearen artean erreferentziazko harremana finkatzen da.

Prestazio ematea:

  • Udalekoa da, hala nola gizarte ekimenak aurrera eramaten dituzten Erakundeei dirulaguntza eskaerak, jantokiko bekak edo alokairu sozialeko udaleko etxebizitzak. Gizarte Zerbitzuen zorroa-Tafallako prestazioak
  • Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzuetakoak. Besteak beste Gizarteratze Errenta, Kotizazio gabeko Pentsioak, larrialdietako ez ohiko laguntzak, Familia babeserako Laguntzak, desgaitasunaren sailkapena… CNafarroako Gizarte Zerbitu Orokorren Zorroa

Bideratzea: Harrera Programatik baloratzen denean ezin zaiola azaldutako eskariari erantzunik eman, zerbitzu bereko gainerako programetara bideratzen da.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikako Departamentura ere bideratzen ahal da eskaria edota Gizarte Zerbitzuetatik at dauden bestelako sistema independenteetara. Esaterako: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, INEM, Segurantza Soziala, Osasunbidea, Hezkuntza, Etxebizitza…

Facebook
Twitter
Youtube