Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2. Menpekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Programa

oculta

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago. Esku-hartzearen helburua bada pertsona hauek bere ohiko bizilekuan egon ahal izatea ahalik eta denbora gehien. Ondoko zerbitzu edo izapide hauek barne hartzen ditu: 

  • Zaharren egoitzan sartu ahal izatea.
  • Eguneko Zentroa.
  • Prestazio ekonomikoa etxean bertan zaintzeko.
  • Prestazio teknikoak mugikortasuna errazteko.
  • Larrialdietarako telefono zerbitzua, ea.
  • Etxebizitza egokitzeko baliabideak.
  • Etxez etxeko udaleko zerbitzua.

Udaleko etxez etxeko zerbitzua: JEITSI INFORMAZIO TRIPTIKOA(600 Kb)

Udaleko Zerbitzua da eta pertsonei edo familia unitateei (elkarrekin bizi direnei) zuzenduta dago norbere etxebizitzan bizitza modu autonomoan garatzeko mugak dituztenean. 

  • Pertsona helduak edo autonomia pertsonalean zailtasunak eragiten dizkioten ezintasunak dituzten pertsonak.
  • Adin txikikoak dituzten familia unitateak edo bere kasa moldatzeko zailtasunak dituztenak eta euren familiek eguneko oinarrizko jardueretan zainketa eta arreta eskaini ezin dituztenean.

 Eskaintzen diren esku-hartzeak dira:

a) Etxeko laguntza: arropa garbitzen, lisatzen eta antolatzen, etxeko garbiketa eta jatorduen prestaketan laguntza (Jatorduen Zerbitzua).

b) Pertsonari laguntza: Norberaren garbitasuna eta higienea, janzten eta jaten laguntzea, lehen mailako arretako taldeekin koordinatua mediku tratamenduaren segimendua eta mugikortasuna etxearen barruan.

c) Laguntza psikosoziala:

– Bakardade sentimenduaren aurrean, isolamenduan, laguntza ekonomia eta familia gaiak antolatzen, familia higiene ohituretan.

d) Laguntza sozio komunitarioa:

– Etxetik kanpoko laguntza izaera pertsonala duten kudeaketerako.

e) Familiari laguntza:

– Prestakuntza eta aholkularitza zaintzaileentzat.

– Prestakuntza berezia zainketa gaiei buruzkoak.

f) Laguntza teknikoa etxebizitzan:

– Etxean bertan zaindu ahal izateko laguntza teknikoa errazten duten tresnak eskatzeko informazioa.

JAITSI Eskaera eredua (36 Kb)

JAITSI Arau erregulatzailea (700 Kb)

JAITSI Tarifas 2016

Facebook
Twitter
Youtube