Hiritar-zentroa Tafalla hirian kokatuta dagoen udal ekipamendua da eta hiritarrek proposatzen dituzten ekimenei, modu zabalenean, erantzutea da bere helburua: gizarte, kultura eta hezkuntzari lotutakoak.

FachadaHerritar guztiei zabalik dagoen argibide, formazio eta aisialdi gune bezala ulertzen da. Egitasmo eta zerbitzu anitzen bitartez erabiltzaileen interkomunikazioa eta parte hartze aktiboa errazten duen dinamika sortu nahi du. Halaber, aisialdi ohitura osasuntsuak sortu eta mantendu nahi ditu. Gune osatua eta integratzailea da.

Hiritar Zentroa Zerbitzu Soziokulturalen Arloari atxiki zaio.

Hiritar Zentroaren ezaugarriak honako xederekin bat datoz:

  • Topaketarako lekua eskaini adineko pertsonen, gazteen eta gizarte taldeen arteko harremanak  errazteko; belaunaldien arteko jardueren bitartez eta kultura, aisialdia eta hirugarren adinekoen entretenimendura bideratutako baliabide eta ekipamendu komunen erabileraren bitartez.
  • Kultura, hezkuntza, gizarte eta kirol izaera duten zerbitzu eta egitasmoak sustatu, pertsonen eskaerei eta beharrei erantzuten dietenak eta pertsonaren garapen osoa helburu dutenak.
  • Gizarte eta jolas jarduerak sustatu bereziki belaunaldien artekoak eta integratzaileak direnak. Banakoaren prestakuntza, giza elkartasuna, boluntariotza eta elkartegintzaren sustapena azpimarratuz.

Baliabide teknikoak:

salonZentroaren funtzionamenduan zuzenean parte hartzen duten pertsonak ondokoak dira: Tafallako Udala, Arlo Soziokulturaleko arduraduna eta Eragile Soziokulturala. Zentroan egiten diren jarduerak koordinatzen dituzte eta San Sebastian Jubilatuen Elkarteak antolatzen dituen jardueren programazioan laguntzen dute.

Honetaz gain, Udalak errentan kontratatzen duen podologoaren zerbitzua ere badago. Podologia Zerbitzua.

Belaunaldiarteko izaera duten jarduera batzuen garapenerako, zeinak kirol eta kultur helburuak dituzten, Udaleko hainbat teknikarirekin koordinatzen da lana, batez ere gai hauen inguruan: Kirolak (gimnasia antolatzeko), Gazteak, Jaiak, Emakumea eta Kultura.

Erabiltzaileak:

Tafallako Hiritar Zentroa herritar guztiei zabalik dagoen informazio, formazio eta aisialdirako gune bezala ulertzen da.

Gainera, “San Sebastian” Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak lokala du, doan, bulego bezala bere eguneroko lana egin ahal izateko.

Hiritar Zentroan taberna-kafetegia dago, zeharka kudeatzen da, zerbitzua alokatuz

LOKALAK ESKATZEKO ESKABIDE FITXA (12 Kb)

TARIFAK 2016 (99 KB)

Helbidea: Aita Calatayud pasealekua 9 p.k 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 15 86 / 948 70 18 11

Guneak:
  • Jubilatuen Elkarteko Bulegoa: leku zabala Elkarteak dituen beharretara egokitua.
  • Erabilera anitzeko gela (tabernaren aurrean) jarduera askotakoak, besteak beste hitzaldiak, emanaldiak, ikastaroak, erakusketak, ea. 40 metroko gela honek proiektorea, pantaila eta aurreikus daitezkeen jardueretarako material berezia du.
  • Irakurketa gela.
  • Telebista gela.
  • Erakusketak pasabidean eta Erabilera anitzeko gelan, hiritarrengandik hurbil.
  • Arreta zuzena izateko bulegoa, Zentroaren sarreran. Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:

Asteartean, 9:00 – 13:00: Udaleko Animatzaile Soziokulturala.

Ostegunean, 10:00 – 13:00: GERNA (Nafarroako Gaixotasun Arraroen Elkartea).

Ostiralean, 9:00 – 13:00: Sinando Calí Elkartea.