Tafalla eta Orba ibarreko Udalen Elkarteko Gizarte Zerbitzuak Tafalla, Barasoain, Garinoain, Oloriz, Orisoain, Leotz eta Puiuko udaletako populazioari erantzuten dio, osotara 13.438 biztanleri.

Zerbitzuan garatzen diren Programak 15/2006 Foru Legeak, Abenduaren 14an Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, nahitaez agintzen dituenak dira. Ondokoak dira:

1.- Harrera Programa eta  Gizarte-orientazioa. “Lehen harrera programa, Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea da, herritar guztei zuzenduta. Gizarte Zerbitzuetan eskaria egiten duten pertsonei esku hartze soziala eskaintzen zaie”. Programari buruzko argibide gehiago

2.- Menpekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Programa. “Menpekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako programa. Esku hartzearen helburua da pertsona hauei bere ohiko bizilekuan egon ahal izatea ahalik eta denbora gehien”. Programari buruzko argibide gehiago

3.- Haur eta Familia Programa. “Adin txikikoei garapen pertsonala errezten dien ingurunea bermatzea du helburu, mekanismo hauek ditu tresnatzat: Babesa, sostengu pertsonala, familiarra eta soziala”. Programari buruzko argibide gehiago

4.- Gizarteratze Programa. “Esparrua edozein delarik, arrisku edo gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonak gizarteratzea du helburu”. Programari buruzko argibide gehiago

Oinarrizko lau Programa hauetaz gain, zeharka ere garatzen da Komunitate Esku-hartze Programa. “Pertsonak eta kolektiboak gune parte-hartazileetan bermatzeko eta sustatzeko programa, elkartegintza erraztu eta jarduera sozio kulturala barneratzaile eta integratzaileak sustatuz”. Programari buruzko argibide gehiago

Disziplina anitzeko Taldeko profesionalak honakoak dira:

– Administraria.

– 4 Gizarte Langile.

– Gizarte hezitzailea.

– Hezitzaile soziofamiliarra.

– Gizarte eta Kultura Animatzailea.

– Gizarte Enplegu Babesturako monitorea.

– 8 Familia Langile.

Harremanetarako:

Zerbitzuekin harremanetan jartzeko aurretiko hitzordua eskatu behar da:

  • Tafalla: 

                 Helbidea: Nafarroa Plaza 5 p.k 31300 Tafalla (NAFARROA)

                 Telefonoa: 948 703923 (zuzenean) / 948 701811 (udaletxeko bulego nagusia)

  • Orba Ibarra:

Helbidea: Konstituzio Plaza 1, PK: 31395 Barasoaingo Udaletxea.

Telefonoa: 948 72 00 41

GIZARTE ZERBITZUEN ZORROA  –  TAFALLAKO PRESTAZIOAK

NAFARROAKO GIZARTE ZERBITU OROKORREN ZORROA