Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

4. Gizarteratze Programa

oculta

Programa hau 15/2006ko abenduaren 14ko Foru Legean kokatzen da eta Gizarte Zerbitzuen atalari dagokio. Gizarte Zerbitzuetako politiken helburuak dira “pertsonen eta taldeen bazterketa egoerak aurreikusi eta beraiei erantzutea” eta “gizarte bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei gizarteartzen laguntzea, esparrua edozein delarik ere”. Programa honek ondoko jarduketa hauek garatzen ditu:

  • Laguntza arriskuan dauden pertsonei, Gizarte Zerbitzuek berezko dituen balibideetan sar daitezen (nagusiki gutxieneko diru sarrerren bermearekin, formazioarekin, pertsonen trebakuntzarekin eta laneratze eta gizarteratzearekin lotura dutenak); aldi berean ere, erraztuz gainerako babes sistemetako baliabideetara sartzea (lana, osasuna, etxebizitza, hezkuntza).
  • Giza akonpainamendua laneratze eta gizarteratze prozesuetan, batez ere Lan eta Gizarteratze Itunaren bidez. Itun hau bi alderen arteko konpromiso tresna da eta erabiltzailea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren artean izenpetzen da. Honek prozesuaren jarraipena, aholkularitza eta orientabidea egiteko aukera eskaintzen du. Orientabidea lanaren bilatze aktiboan, trebakuntzan, banakoaren abilezian eta gaitasunen bereganatzean, baliabide soziolaboralen ezagutzan eta horiek lortzeko moduetan, banakoari egokitzen diren lan-ibilbideak eginez.

Programa hau prestazio bermatua bezala agertzen da Nafarroako Gizarte Zerbitzuen zorroan, 3. eta 7. orrialdeetan. Lotura dokumentuari/ 64 Kb

Gizarte Enplegu Babestuko azpi programa:

Tafalla aldeko Gizarte Enplegu Babestuaren Programa urteko proiektua da, laneratzea eta gizarteratzea helburu duena. Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak kudeatua eta antolatua da, Gizarte Politika Sailak diruz lagundua eta Tafalla eta Orbaibarreko Udalek batera finantziatua. 1983. urtean ezarria, apirilaren 26ko 130/1999 FORU DEKRETOAren bidez proiektua finkatu da. Honen bitartez, laguntza ekonomikoak arautzen dira laneratze eta gizarteratze programak garatzeko, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzenduta.

Programaren helburua honako hau da: Lan kontratua egitea Gizarte Inklusio Errenta jasotzen duten pertsonei, gizarte bazterketa egoeran daudenei edo egon daitezkeenei, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin laneratze eta gizarteratze akordioa izenpetua dutenei eta lan batean sartzeko edo mantentzeko arazoak dituztenei.

Lan jarduerak bere eragina du herrian honako ekintza hauen bidez: berdeguneen garbiketa eta mantentze-lanak, hiri-altzariak margotu, lan-brigadari lagundu eta udal eraikinetan atezaintza eta garbiketa.

Lan kontratuak behin behinekoak dira, lanaldi osokoak eta luzagarriak gehienez ere hamabi hilabete bete arte. Kontratuak lanerako prestakuntza eta prestakuntza pertsonala jasotzeko aukera ematen du, izan ere azken xedea baita ohitura eta trebakuntzak bereganatzea lanean hobeki sartu ahal izateko.

Denboran zehar, 600 pertsona baino gehiago kontratatu dira Tafallan eta Orbaibarreko herrietan.

Facebook
Twitter
Youtube