Pedro María Flamariquek, apaiza eta ikerlaria, Aurora Elkartea duela bi mende bazela egiaztatzen du. Aurora eguneko sanduari eskaintzen zaion otoitza da eta goizean goiz kaleetan zehar kantatzen da.

Aurora Elkarteak sei liburu gordetzen ditu; horietatik lauk otoitz-hitzak dituzte eta beste biek doinuak. Auroren sorrera XVII. eta XVIII. mendeetan aurkitzen dugu, Errosario Guztiz Sainduaren Kofradiekin.

Auroroek bere kantua iragartzen dute txintxarri baten soinuaz eta otoitzak haize-musika tresnekin jotzen dituzte. Urtean 25 aldiz ateratzen dira kalera, ordu terdiko ibilbidean.

Egun nagusia urriko lehen igandean ospatzen dute, egun horretan bere soinurik bihotzekoenak abesten dituzte eta kaleetan zehar prozesioan ibiltzen dira eliztar andanak lagunduta.