Irudi Korporatiboa

TAFALLAKO IRUDI KORPORATIBOAREN HISTORIA. 

Escudo heráldico

Escudo de Tafalla

Historia hainbatetan ziklikoa da eta Tafallako armarriaren irudikapenari dagokionez ere bai. Horrela eta gustu nagusien arabera joan dira aldatzen eta garaian garaiko errejidoreek ematen zioten garrantziaren arabera hainbat bertsio batera eman izan dira.

Ezagutzen dugun lehen irudikapena 1.258ko ezkozko zigilua da, bertan gaztelu mazoduna, bost almenez koroatua, bi lehioduna eta erdiko atetik beso armatua ateratzen da ezpata motzarekin. (Harresituak eta defendatuak zeuden hiribilduen irudi tipikoa gogora ekarriz).

XVII. mendetik aurrera, Felipe IV.ak Tafallari Hiri Titulua eman zionean, armarria eraldatu egin zen, arrazoi bat edo beste zela medio, osagai berriak gaineratu zirenean.

Varios escudos diferentes de Tafalla

Horrela eta José Cabezudo Astrainen hitzak ekarriz, “garai honetako Errejidore ohoretsuek egoki jo zuten Las Navaseko kate ospetsuez (…) inguratzea gure armarria.  Oroitzapen arrotza, 400 urte pasa eta gero, nahiz arrazoia ikur heraldiko eder bat bilatzea izan”. Honek duen berria da Tubal hitza gerlariaren azpian agertzea eta aldi berean Bibliako pertsonaiaren legendaren berpiztea ezohiko zaletasunarekin, errege koroaren gehitzea eta San Sebastian Martiriaren estatua Gazteluko Dorrearen gainean. Hau dena hainbat bertsiotan eta berauetan aipatutako aldaketa batzuk eta besteak agertzen dira, bereizi gabe.

Baina ez dira hainbeste mende atzera egin behar armarri anitzekin topatzeko. Duela gutxi arte hainbat bertsio batera agertzen ziren, osagaietan bat etorri arren, honako ezaugarri hauetan orden eta kontrolik gabe gorabeherak izan dituztenak: kolorearen aniztasuna, koro mota eta lantzaren kokapena besteak beste.

Escudos definitivos

Aro digitalean honela esaten dugu: Armarria bektorial-formatuan, honako kolore nagusi hauekin: (PANTONEan dagokiona) Beltza (Black), Urrea (871), Granate (1.805), eta Urdina (Reflex Blue); tipografia nagusia Bodoni, hizki klasikoa izateagatik, bere estetika eta irakurgarritasunagatik, Udala bezalako erakunde ofizial batean dagokion seriotasuna ematen dio. Helvética condensada (Swiss 721) makil motako hizkiak laguntzen dio nagusiari eta ongi nahasten da.Aurreko guztiak, gehiago luzatu eta sakondu gabe, gai hau ordenatzeko eta antolatzeko beharra justifikatzen du; hori dela kausa, gure Hiria ordezkatzen duen armarria, logoa eta Udalaren irudi grafikoa aukeratu dira, bere osagai apaingarriak, neurriak, tipografia eta berariazko koloreak.

Tinta bakarra duen logo bertsioan, objektu guztiak Zuriak dira, armarriaren ertz Granatea eta koroaren barrukoa izan ezik, azken hau beltza baita. Barrukoa beltza duten objektuak aldaketarik gabe mantentzen dira.