Agurra

ALCALDE SALUDOOngi etorriak Tafallako Udalaren web-orrira. Informazio-puntu dinamikoa, zeinaren helburua nagusia Tafallako hiritarrei zein hona gerturatzea erabakitzen duen orori informatzeko eta parte hartzeko bide bat eskeintzea den.

Tafalla Nafarroako erdi aldean kokatuta dago, eskualdeko hiriburua delarik. Hemen gure zerbitzu guztiak, gure proiektuak, gure jendartearen ohitura eta tradizioak, gure gastronomia, gure hiriko antolakuntza administratiboa eta egitura, zein kultura, kirol, musika etab.en proposamenetan parte hartu nahi duenarentzat baliogarriak diren hainbat datu aurkituko dituzu. Gaur egun, udal-izapideak modu azkar eta eraginkorrean egin daitezke, egunez egun hauek hobetu eta zerbitzu berriak eskaintzeko lanean jarraituko dugu.

Gure web gunea ez da bakarrik informazioa jasotzeko puntua, hiritarrok adierazi beharrekoak entzuteko gunea ere bada, beraien eta udaletxearen arteko harreman zuzen eta arina eratu nahiean. Alkatetzatik bide honetatik iristen direnei arreta eskaintzeko konpromezua hartzen dut, parte hartzeak eta elkarlanak edozein kudeaketa aberasten dutela zinez uste dudalako.

Tafalla hiri anitza eta irekia da, eskaintza kultural, turistiko eta komertzial zabala eta etorkizunari begira proiekzio garrantzitsua daukana. Web gune honek gure hiriaren garapenean eta haren kanporantz begirako proiekzioan lagunduko duelaren ziurtasuna daukat.

Adeitasunez eta nire nahi onenekin.
Arturo Goldaracena Asa.