Berdintasun Zinegotzigoa

90. hamarkadatik Tafallako Udalak tinkoLOGO-IGUALDAD darrai Gizon eta Emakumeen arteko Aukeren Berdintasunarekiko lortze konpromezuarekin. 1996. urtean hiritarren parte hartzeari esker Emakumearen Batzordea sortu zen, 2005ean Berdintasun Batzordea izena hartuko zuena. 1996-1999ko udal legegintzaldian Berdintasun Zinegotzigoa sortu zen berdintasunaren printzipioaren aldeko Tafallako Udalaren konpromezu tinkoa ekarriko duena.

2005ean genero ikuspuntua zuen egoeraren diagnosia egin zen Tafallan eta Nafarroako Erdi Aldean, bertan nabarmen ikusi ahal izan ziren bizitzaren esparru guztietan dauden desorekak gizon eta emakumeen artean. Diagnostiko honi erantzunez, 2007ko martxoan onartu zen Tafallako gizon eta emakumeen arteko aukeren Berdintasunerako I. Plana 2007-2010 aldirako.

2005. urtean Tafallako Udalak tokiko eragile sozial eta ekonomikoekin sinatu zuen Adiskidetzearen aldeko I. Tokiko Ituna; honen helburua bazen bizi familiarra, profesionala eta pertsonala adiskidetzearen alde lan egitea modu koordinatuan eta elkarrekin.

2008an Udalak berdintasun teknikaria kontratatu zuen Aukeren Berdintasunerako I. Ituna garatzeko helburuarekin, berdintasun gaietan tokiko erreferentea izateko.

2009an Tafallako Adiskidetzearen aldeko II Ituna sinatu zen, 2009-2011 aldirako fikatu zen eta horri 18 erakunde gehiago lotu zitzaizkion. Osotara gizarte, kultura, ekonomia eta hezkuntza arloko 26 erakundek sinatu zuten.

Tafallako Aukeren Berdintasunaren aldeko I. Plana aho batez onartu zen 2007ko martxoaren 27an Osoko Bilkuran 2007-2010 aldirako.

2011an Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak Tafallako gizon-emakumeen arteko aukeren berdintasunerako I. Ituna luzatu zuen II. Berdintasunerako Ituna idatzi arte.

2011an Berdintasunerako I. Planaren ebaluazioa eta hiriko gizon-emakumeen berdintasun egoeraren diagnostikoa egin zen, Equala berdintasunerako aholkulariaren bidez.

Azterlan honetatik ondorioztatzen da Tafallan gizon-emakumeen arteko desberdintasun egoera agerikoa dela, aukerak eta baliabideak baldintzatzen dituen gizarte sistema dago, estatusa eta ahalmen harremanak itxaropenak, bizi zentzua eta kokapena gizartean baldintzatzen dituena. Ondorio hauek emakume eta gizonen arteko desorekak arlo publiko zein pribatuan ikustarazten eta leuntzen dituzten lan tresnak sortzea eskatzen dute.

Honako erabaki eta lan ardatza hauek ateratzen dira etorkizunari begira:

  • Udaleko arlo guztiekin zeharkako lanari jarraipena ematea.
  • Sexuaren araberako datu bilketa sistematizatu, udalak sortzen dituen ekimenetan gizonek eta emakumeek duten parte hartzeari buruz.
  • “A la misma altura”. Autor: Isidro Samaniego

  • Berritzaileak diren aldaketa metodologikoak batzeko garaia da, gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko oraindik darraiten erresistentziak aintzat hartuz.
  • Formakuntza eta sentsibilizazioarekin jarraitu, ekimen berriak uztartuz, orain arte landutako formatuak agortuak baitaude.
  • Genero ikuspegia eta udaleko gainerako arloekiko zeharkako lana ikusgai eta era esplizitoan irudikatu dadila.
  • Komunikazio estrategiei garrantzi gehiago eman.
  • Hizkuntza aldaketarako estrategiatzat hartu.
  • Erakunde mailan lortutakoa mantentzea garrantzitsua da, baina esku-hartzea ez mugatu modu hauetara.
  • Genero berdintasuna balio erantsi bezala integratu behar da, hiritarren arretan plus bezala hartua izan behar da.
  • Finkatutako gune publikoetan lan egin behar da: jaiak, inauteriak eta genero berdintasunaren aldeko begirada zabaldu daitekeen egoeretan.
  • Etxean lan egiten duten emakumeekin lan egin. Beraientzako egitasmoak aztertu, izan ere etxeko guneak bizitzan ez badago esparru gehiagorik, gizartetik bakartzea baitakar.
  • Emakumeentzako baliabide gunea sortu –topagunea- eta berau dinamizatzeko estrategiak bilatu.
  • Belaunaldien arteko topaketa guneak sustatu, emakume gazteei borrokaren balioa transmititzeko. Emakume gazteak ez baitira integratuak edo borroka honetako partaide sentitzen -“ekintzan sentikortu”-.
  • Ameskeriari aurre egiteko guneak sortu eta oraindik egiteke dagoen bide luzeaz ohartarazi.
  • 50 urtetik gorako emakumeentzako egitasmoak sortu.
  • Elkarrenganako erantzukizunaren alde lan egiten jarraitu, ohiko rolak hausteko eta emakumeak lanaldi bikoitzetik askatzeko –mendekotasun lanak azpimarratuz-.
  • “Enchúfate a la igualdad”. Autor: Gotzon Aznar

  • Pertsonal teknikoa genero ikuspegian trebatu.
  • Emakumeen lidergoa sustatu, zuzendaritza edota erantzukizuneko postuei utzi egiten baitiete.
  • Gizonezko gehiago sartu feminizatuak dauden udal arloetan.
  • Gizonentzako guneak sortu gatazka-konponketari indarrik gabe aurre egiten ikasteko.
  • Egoera zehatzei (inmigrazioarena kasu) erantzuna eman, aldi berean integrazio guneak aztertu.
  • Emakumeen kirol eskaerak ezagutu, bereziki arreta jarriz parte hartze gutxiago duten adin tarteetan- adibidez nerabezaroan- .
  • Kirol jarduerak programatzean ikuspegi berria sartu, kirola praktikatzeko orduan interes desberdinak agertzen baitira neskek eta mutilek egiten dituzten eskaeretan.
  • Kirol eskaera ezagutzeko, diagnostiko egitea ezinbestekoa da.
  • Kirol Hiria instalazio egokia da etorkizunean lankidetza hitzarmenak finkatzeko, gazteentzat eta genero ikuspegia duen eskaintza egitea helburu izango dute. Honen adibidea izan daiteke “koadrilen txapelketak”.
  • Berariazko beharrak dituen populazio taldea den aldetik, emakume gazteen berezitasunak artatu. Berdintasun Plan honetako arlo guztietan –osasuna, lana formakuntza- 20 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta, neurriak hartzeko beharra ikusten da.

HUSTU Tafallako gizon-emakumeen arteko Aukeren Berdintasunerako I Plana, 2007-2010 aldirako (724 Kb)

HUSTU Tafallako Adiskidetzearen aldeko II Ituna (84 Kb)

Tafallako Udalak arlo honi dagozkion gaiak eramaten dituen Berdintasun Teknikaria badu.

Berdintasun Teknikaria: Imelda Mañeru

Helbidea: Navarra Plaza 5 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 18 11

Fax: 948 70 32 39

Eposta: igualdad@tafalla.es