Liburutegiaren Historia

Tafallako Liburutegi Publikoa

Tafallako Liburutegi Publikoak 1985 urteaz geroztik eskaintzen ditu bere zerbitzuak. 1999. urtean eraman zuten bere jarduera Mariskalen Jauregira, S. Juan kalea, 1. Tafallako XVI. mendeko eraikin errenazentistarik garrantzitsuena da, zalantzarik gabe. Eraikinak duen nobleen atalean hiru leiho handi eta zuzenak nagusitzen dira, baketoi aristadun markoak, karel eta erlaitzean apaingarri ederreko frantziskotar kordoia du. Aipatutako kordoi honek erreferentzia egiten dio Frantziskotarren Ordenari. Hori dela eta, eraikin hau “Kordoi Etxea” deitua izan da. Usadio zaharrak dioenez, kordoiak Nafarroako Frantzisko Nafarroako Pedro Mariskalaren semea, oroitarazten du.

152 eserleku ditu irakurtzeko. Nafarroako Gobernuko Liburutegien Sarearen barruan dago eta Tafallako Udalari lotua dago hitzarmenaren bitartez.

Irakurketa publikoak bere historia txikia du Tafallan. Bere aurrekariak XVIII. mendera eta Purisima Concepcion izeneko apaizen Kongregazio-Oteiztegiko Liburutegira eramaten gaitu, izan ere bertan lekaideei ez ezik gehiagori ere mailegatzen baizitzaizkien liburuak.  1859an San Vicente Paul Parrokia Konferentziek bazkideentzako liburuak hartu eta liburutegia antolatu zuten. Berdin XIX. mendearen bukaeran Kasinoan eta bestelako gizarte zirkuloetan ere bai. XX. mendeko lehen hamarkadetan udal liburutegia egon zen, Primo de Riveraren garaian Somatenen egoitzaz ordezkatua izan zena.  60ko hamarkadan Nafarroako Aurrezki Kutxak 1978ra arte iraunduko zuen irakurketa gela sortu zuen.  1985ean egungo liburutegi publikoa sortu zen “Garces de los Fayos” Kultur Etxearen barruan.

Azkenik 1999an, hiriko eraikin errenazentistarik garrantzitsuenera lekualdatu zen, Mariskalen Jauregia, gaur egungo kokapena.

2009ko azaroan haurrentzako eta helduentzako hainbat jarduera antolatu ziren, Liburutegia Mariskalen Jauregiaren eraikinean zegoela 10 urte bete zirenean.

Mariskalen Jauregia edo “Kordoi Etxea-Casa del Cordón”

Tafallako Liburutegi Publikoa hiriko eraikin errenazentistarik garrantzitsuenetako batean kokatua izan da, Mariskalen Jauregia. Nafarroako Francisco Hualde (1498-1563), Tafallan sortua, Nafarroako Pedro Jaunaren semea, Erresumako VII. mariskala, harro egongo litzateke bere jauregiaren xedeaz. Ikasketa eliztar disdiratsua (Orreagako priorea, Extremadurako apezpikua, Valenciako artzapezpikua) ikasketa humanista eta intelektual zabala garatu zuen. Martín de Azpilicueta mediku nafarraren laguna eta jarraitzailea, teologoa eta kanonista, Trentoko Kontzilioan partaidea, letretan eta historian aritua, liburutegi aparta zuen eta lan batzuk ere idatzi zituen. XVI. mendeko ikerlan historikoen mezena garrantzitsua (Zurita, Garibay..) Bitxia bada ere, Nafarroako Frantziskoren izena berriro agertuko zen ehun urte beranduago (1898), Tafalla hiriko plaza nagusiari bere izena jarri zitzaionean.

“Kordoi etxea” horrela deitua aurrealdeko lehioetako erlaitzetan dagoen lokarri “frantziskotarrarengatik”, jabea gogora ekarriz, orden horretako leikaidea hartua izan dena, oker. Eraikin errenazentsita da eta Barasoaingo Azpilicueta Jauregiarekin artistiko eta historikoki senidetua dago. Eraikinak, XVI. mendearen lehen erdialdean eraikia, bi gorpu lerden dituen silarri monumental multzoa osatzen du, gehi muturretan bi dorre prismatiko dituen atikoa.

Historian zehar Jauregiak gorabehera zenbait izan ditu. XVIII eta XIX. mendeetan jauregia Ega Granadako dukeena izan zen eta Tafallako familia laborariak bizi izan ziren bertan. XX. mendearen hasieran, Nicolas Giralek “Tafallesico” aldizkarian eraikinaren hondatzea eta bitxikeria bezala aipatzen zuen  “La union y el fenix español” izeneko plaka bertan zegoela. 60. eta 70. hamarkadetan eraikina biziberritzen da Parrokia Zentro bezala eta “Chiquilandia” egoitza bezala.  Egun xede kulturala izateak hasierako ospea itzultzen dio.

LIBURUTEGI PUBLIKOKO ERABILERA ANITZEKO GELA ERABILTZEKO ESKABIDEA (Tamaño 64 Kb)

Helbidea: San Juan kalea 1 p.k 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 39 33

Eposta: biblitafcfnavarra.es

Web: www.bibliotecaspublicas.es/tafalla