Hausterre-eguna baino lehen ospatzen dira Inauteriak, data aldakorra da Garizuma noiz ospatzen den arabera.

Laurogeigarren hamarkadan berreskuratua, urtetik urtera parte hartze eta sormen handiagokoa da. José Lagunero y Guijarro (zeinak 1869ko errepresiozko gau bortitz batean tafallar guztien buruan oroitzapen tristea utzi baitzuen)  koronel liberalaren irudiari, txotxongilo baten modura, su ematen zaio zorigaitzaren ikur bezala.

Laguneroren oroimenez ospatzen den errondan honako kopla hauek kantatzen dira.

LAGUNEROREN KOPLAK

(Letra: Ángel Luis Iriso “Zaki”)

Gogoan badaukagu gaba lagunera (bis)

Tafallan egon zan triskantza sobera

Triskantza sobera gutxitan bezala.

Azkarate ta Fuentes ankerki akaturik (bis)

Idoi eta Iriso larri zauriturik

Larri zauriturik ez da justiziarik

Oso gaizki zerade gurekin portatu (bis)

Lagunero gaiztoa zureak egin du

Zureak egin du erreko zaitugu.

Orain zure hezurrak dira errautsezkoak (bis)

Pozik gablitza dantza bai Tafallakoak

Bai Tafallakoak eta Euskal Herrikokoak.

Tafallako Inauterietan azpimarratzekoa den beste zerbait bada PIKUAren jokua, eta hortik Piku gaztearen saria non banako mozorrorik hoberena, baserriko mozorrorik hoberena, talde mozorrorik hoberena eta hobeki apaindutako establezimendua saritzen baitira.

Al higuico, al higuico

yo con la mano, tú con el pico

al higuico, al higuí

con la mano no, con la boca sí