Gaur egungo Osasun Zentroa 1986koa da, nahiz eta Oinarrizko Arreta Taldea 1.985ean sortua izan. Egun, eraikinean honako zerbitzu hauek topa daitezke:

  • Lehen mailako arreta taldea.
  • Emakumearen arreta Zentroa (AEZ).
  • Osasun Mentaleko Zentroa.
  • Anbulatorioko espezialitate medikoen arreta.
  • Errehabilitazio zerbitzua. Servicio de radiología.
  • Larrialdietarako Zerbitzu berezia. Servicio Especial de Urgencias.
  • Udaleko Zerbitzu Terapeutikoa.
  • Albaitaritza.
  • Auzitegi zerbitzua.

LEHEN MAILAKO ARRETA TALDEA:

Honako haueK osatzen dute:

  • 7 familia mediku (Barasoaingo osasun kontsultategia barne).
  • 8 erizain.
  • 2 pediatra.
  • Pediatriako erizain bat.
  • Gizarte Langile bat.
  • 3 administrari.
  • Erietxeko laguntzaile bat.
  • Zeladore bat.

Medikuntza, erizaintza eta gizarte laguntzaile kontsultaz gain, LMATk populazioaren arlo zehat batzuei (hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, zaintzaileak) edo arazo arruntak jotako pertsonentzat (tabako-eritasuna, diabetesa) zuzendutako Osasun-Hezkuntzarako (OHEZ) taldeak antolatzen ditu. Hauetaz gain bestelako jarduerak ere bai: sentsibilizazio kanpainak (eguzkitik babesteko kanpaina, tabakorik gabeko munduko eguna, txerto kanpainak…) eta Emakumearen Arretarako Zentroarekin elkar lanean ama izateko prestaketan, 2 saio talde bakoitzeko.

Halaber, beste erakunde, elkarte eta GKE batzuekin (bereziki Udala, ikastetxe, ea) jarduera komunetan laguntzen du.

Kirurgia txiki eta Erizaintza Botikina ere baditu.

EMAKUMEAREN ARRETARAKO ZENTROA:

Kontsulta hauetaz osatua:

  • 2 ginekologo.
  • 2 emagin.
  • 2 erizain.
  • Osasun hezitzaile bat.
  • 2 administrari.

ADIMEN-OSASUNEKO ZENTROA:

Kontsulta hauek ditu:

  • psikiatra bat.
  • Psikologo bat.
  • Gizarte langile bat.
  • Erizain psikiatriko bat.
  • Administrari bat.

ESPEZIALITATE MEDIKOEN ASISTENTZIA ANBULATORIOA:

Espezialitate medikoen kontsultak ondokoak dira:

  • oftalmologia.
  • otorrinolaringologia.
  • odontologia.
  • traumatologia.

ERREHABILITAZIO-ZERBITZUA:

Hauek ditu:

  • errehabilitazio medikoen kontsulta bat.
  • gimnasio 3 fisioterapeutekin.

ERRADIOLOGIA ZERBITZUA:

X izpien talde bat du eta Erradiologian espezializatutako 2 Teknikarik  artatzen dute. Gaur egun ez dago erradiologo medikurik, hori dela kausa erradiografiak Iruñean bideratzen dira (bidali eta jaso barneko korreo bidez egiten da).

LARRIALDIETARAKO ZERBITZU BEREZIA:

Honako hauek artatzen dute: mediku bat, erizain bat eta 3etatik 8etara eta asteburuetan artatzen duen zeladore bat.

UDALEKO ZERBITZU TERAPEUTIKOA:

Udalaren menpean dago. Honako kontsulta hauetara murriztua izan da:

  • 2 logopeda.
  • Psikomotrizista lanaldi partzialean.

Haurrentzako psikologia Adimen-Osasuneko zentroak bere gain hartu du.

ALBAITARITZA:

Osasun Publikoari buruzko gaiak eramaten ditu (lokalen eta elikaduraren ikuskapena, animalien osasuna, ea).

AUZITEGI-MEDIKUA:

Lanaldi partizaleko auzitegi-kontsulta dago, Epaitegiaren menpe.

Osasun Zentroko zerbitzuen telefonoak:

  • Telefonogunea: 948 70 40 34
  • Lehen Mailako Arreta: ordua eskatzeko eta etxeko deiak, 948 70 40 30.
  • Arreta espezializatua: 948 70 40 32.
  • Emakumearen Arreta Zentroa: 948 70 39 19. Eposta: cam.tafalla@navarra.es
  • Adimeneko osasuna: 948 70 39 21.
  • Udaleko Zerbitzu Terapeutikoa: 948 70 40 31.
  • Larrialdi Zerbitzua: 112.

Helbidea: San Martín de Unx kalea 11 p.k 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 40 34 / Telefonogunea.