Ikastetxea hau 1959-1960 ikasturtean hasi zen. Berrogeitabost urte baino gehiagoko historia du Erdialde, Tafalla eta oro har Nafarroako ehun industrialaren zerbitzura, izan ere Komunitate osoko lan merkatuan txertatu izan baitira bertako ikasleak.

Sortzaileetako batek dioen bezala bere lehendabiziko kokapena Tafallan, Zangotza kaleko Mezkiritz etxeko etxabe bat izan zen. Bertan eta Tutera etorbidean hasitako lanak bukatu bitartean, lantegi txikia inprobisatu zen, tornua, zulagailua eta zerra baino ez zegoelarik.

Hiru miloiko aurrekontuarekin, lehen instalazioak eraiki ziren: lantegia, hiru gela, komuna, hiru bulego, harrera gela eta atezainarentzako bizilekua.

Hasierako urteetan Mekanika espezialitatea ematen zen eta hiru urte pasa ondoren Industria ofizialtza titulua eskuratzen zen. 6-8 urte beranduago Eskolak Elektrizitate espezialitatea zabaldu zuen. 70. hamarkadaren buakeran Administraria adarra gehitu zen.

Tafallako Lanbide Eskola hamarkadatan zehar izan da hainbat gazte profesional belaunaldien ama-eskola, gaur egun gazte horiek enpresa garrantzitsuetan zuzendari lanpostuetan. Gelak eta lantegiak ezagutu izanaz maitasunez eta aldi berean harrotasunez oroitzen da.

Helbidea: Tutera etorbidea 6 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 03 91 / 948 70 47 74

Eposta: ifp.tafalla@educacion.navarra.es

Web: http://www.politecnicotafalla.es