Colegio Público

Tafallako Ikastetxe Publikoa (Eskualdekoa) hirian Ingeleseko Ikaskuntza Programa (PAI) ematen duen ikastetxe bakarra da, %45a ingelesarekin. Gainera A eredua ere eskaintzen du, euskarazko ikasgaiarekin.

30.000 metro karratuko egundoko lurzati batean kokatua, kirol eta aisialdi instalazioak ongi hornituak (atletismo pista, frontoia, soinketa gela, polikiroldegiko pistak, haur parkea…) ikasketa instalazio zabalak ditu AR-2 urbanizazioaren barruan, sarbide errazak, Kirol Hiritik hurbil dago.

EGINKIZUNA

comarcalesIkasteko ingurune irekia eta erakargarria eraikitzea du helburu (informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz eta eduki zientifiko, tekniko eta artistikoak bultzatuz). Ondokoak sustatzen ditu: hiritar eraginkorrak, aukeren berdintasuna, gizarte kohesioa eta hainbat hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna. Ikasle askeak, autonomoak, kritikoak, ekintzaileak eta zoriontsuak izan daitezen, egokitzen zaien gizartean ongi eta osoki gizarteratuak bizi daitezen, zuzentasuna eta bikaintasuna eskola inklusibo bateko oinarrizko helburutzat.  

XEDEA

Zentro berritzailea izatea, non irakaslegoa gustura sentitzen den, eskualdean erreferentea, gizartean bertakotua eta familiek hezkuntza komunitatearen parte sentitzeko aukeratua, bere seme-alabak eskolaratzen direnean.

BALIOAK

Ez-konfesional izaera duen zentroa da, segurtasunaren premisatik lan egiten du, begirunea oinarritzat, ikasleen beharretara egokitzen den kalitatezko hezkuntza, aukeren berdintasuna bermatzen duena eta eragileekin esfortzu partekatua proposatzen duena: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxea, administrazioa eta gizarte osoarekin bidezko eskolaratzea eskuratzeko eta Europar Batasunak ezartzen dituen helburuekin konprometitua dago (hainbat hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna, Osasunerako Hezkuntza, Elkartasuna, Ingurugiroarekiko konpromisoa, ea).

HARREMANETARAKO

http://cptafalla.educacion.navarra.es

http://www.facebook.com/Comarcales

cp.tafalla@educacion.navarra.es

Telefonoa: 948 70 12 54

K/Pesquera, 4 – 31300, Tafalla, Nafarroa