LAN ORGANIGRAMA

1. KOMUNITATEAREN PREBENTZIOA:
KOMUNITATEAREN PREBENTZIORAKO JARDUERAK. Osasunari lotutako gaiak.
  • “Joan-etorri” zerbitzua
  • Guraso eskola
  • Kontsumoari aurrea hartzeko ikastaroak ikastetxeetan.
  • Kontsumoari aurrea hartzeko ikastaroak “garito”etan.
  • Gozamenez sexu prebentzioa.
  • Osasunari lotutako lehiaketak.
  • Lankidetzak.
  • Prebentzio jardunaldiak
  • Prebentzio gaia euskarri berrietan: zinema, antzerkia, interneta..
  • Bestelakoak
2. UDALEKO AZPIEGITURAK.

“LA KOLASA” GAZTE ETXEA. Zibergela, entsegu gelak, materialen mailegua, bilera gelak, tailerrak, erabilera anitzeko gelak futbolinak-pingpong-diana-mahai jokuak, sukaldea, zinema eta ikus-entzunezko aretoa, ikastaroak. 13-30 urte bitarteko gazteak. Sarrera doan. Hezitzaile arituak. Irekita egunero 17:00etatik 22:00etara.

GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. (Udaletxean eta Gazte Etxean). Aholkularitza hainbat gairi buruz: etxebizitza, lana, hezkuntza, ikastaroak, aisialdia, txapelketak eta udako jarduerak, bidaiak, hizkuntzak… Txartelak: gazte, aterpekide, gazte garraioa, nazioartekoa eta gazte kultur bonoa.

LUDOTEKA. Joku askea eta bideratua, tailerrak, jai bereziak, eskola laguntza, urtebetetze ospakizunak, txangoak … 5-12 urteko neska-mutilak. Urteko kuota edo eguneko sarrera. Hezitzaile arituak. Irekita asteartetik igandera, 17:00etatik 20:00etara ikasturtean zehar.

3. GAZTEEN PARTE HARTZEA

GAZTE ELKARTEAK. Babesa, lankidetza, aholkularitza eta bertako gazte-elkartegintzaren sustapena.

GAZTE BATZORDEA. Kontsultarako udaleko organoa da Tafallako gazte guztiei irekita (Anitza-konprometitua-gazteak eragiteko oinarrizkoa-ez loteslea). Batzordean hartzen diren erabakiak Udalak onartu behar ditu; Gazteria Kontseilua eta Gobernu Batzordearen menpe dago, ekonomiko eta funtzional mailan. Asteazkenero biltzen da, arratsaldeko 8etan, Gazte Etxean.

GAZTE BATZARRA. Sei hilabetean behin elkartzen da. Aurrekontu parte hartzaileetatik abiatuta, elkarteetako gazteak eta elkarteetakoak ez diren gazteak Gazteria Zinegotzigoaren lan taldearekin batera proposatu eta erabakitzen dituzte “La Kolasa” Gazte Etxean garatzeko asmoa duten jarduera nagusiak.

GAZTE JARDUERAK. Gazte Astea, Koadrilen arteko Txapelketa, Udalekuak, Lehiaketak, Kontzertuak, Txangoak, Tailerrak, Lankidetzak….

 HARREMANETARAKO:

Gazteria teknikaria:

Miguel Ángel González Ojer “Chamaco”

Telefonoa: 948 70 18 11

Eposta: juventud@tafalla.es

“La kolasa” Gazte Etxeko lan taldea

Maider Landa, Eva Vidondo, Garazi Vélez

Telefonoa: 948 70 41 77

Eposta: lakolasa@hotmail.com

Ludotekako lan taldea

Ana González, Laura de Esteban

Teléfono: 948 70 37 35