Realak lagunartekoa jokatuko du irailaren 5ean, Tafallan. Uholdeak zirela eta, Nafarroako hiria oso kaltetua izan zen joan den hilabetean eta Realak Tafalla eta gure klub konbenitua den Peña Sporti lagundu nahi die Deportivo Alavesen aurka lagunartekoa jokatuz. Norgehiagoka dirua biltzeko eta kaltetuei laguntzeko izango da. Partida San Francisco zelaian jokatuko da 18:00etatik aurrera.

ZERO ILARA SOLIDARIOA

ZERO ILARA SOLIDARIO bat sortuko da Peña Sport FC-ren webgunean, peñasport.com, edozein pertsonak bere laguntza eman dezan. Jasotakoa TAFALLAKO UDALETXEARENTZAT izango da hurrengo kontu korrontean:

ES48 2100 3696 6122 0010 3761