Exposiciones |

Martxoaren 30etik apirilaren 28ra baita ere, Jordi Larroch argazkilariaren “5 minutu gehiago” lana ikusgai egongo da. Jokua aitzakitzat hartuta, 1978an Bartzelonan jaiotako artista honek bihurrikeri bisualaren bidez haurtzarora eramango gaitu. Lehenengo ikuskeran apalak diruditen irudiak dira, egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuenak, lehenik gozamena sorraraziko digutenak eta ondoren erreflexiora eramango gaituztenak. Bakoitzak berera eraman ditzakeen historio pertsonalak dira. Irekiera martxoak 30 izango da, larunbatean, 13:00etan. http://jordilarroch.com/

Erakusketa guztiak Tafalla Kulturgunean izango dira hurrengo ordutegiarekin: astehelenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande zein jai egunetan 12:00etatik 14:00ak arte eta 19:00etatik 21:00etara.