Música |

MUSIKA

Ekainak 16 igandea

Sarrera: 8 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 12:00

Lliriako BANDA PRIMITIVA 1819an Antoni Albarracín Enguídanos Aita Frantsiskotarrak sortua da eta zalantzarik gabe bandarik zaharrena da estatuan. Bere hastapenetik gaur egun arte Banda Primitiva-k kontzertu andana, kultur ekitaldi, desfileak eta abar luzeetan parte hartu izan du, Espainiako hiri ia guztietan eta Europako hainbat herrialdetan jo dutelarik. Besteak beste, Alemania, Belgika, Frantzia, Holanda eta Suitza; Ipar Amerikan Estatu Batuetan (New Yorken eta Los Ángelesen); Asian, Txinan (Beijing eta Shanghai). Zuzendariei dagokienez, titularrek gidatzeaz gain, Europako batuta ospetsuenetako batzuk ere gidatu izan dute, hala nola: Sergiu Celibidache, Desirée Dondaine, Odón Alonso, Rafael Früebeck de Burgos, Jan Molenar, Luís Cobos, Manuel Galduf, Jan Cober eta Plácido Domingo. Sari ugari jaso eta askotariko CDak grabatu izan dituzte. Gaur egun Javier Enguídanos Morató jauna da Zuzendari Titularra, 2014ko martxoaz geroztik. Espainiako musika bandarik onenetako bat ikusteko aukera izanen dugu Tafallan.

SARRERAK EROSI