|

Beste urte batez TAFALLA OSASUNARENGATIK – KIROLAREN EGUNA ospatuko da gure hirian, ohitura osasungarrienganako sentsibilizazio jardunaldi bezala.

Ekainaren 6an 17:00etatik aurrera Nafarroako Enparantzan ospatuko den jardunaldi hau Gazte Zinegotzigoak, Gizarte-Zerbitzuak eta Kirol Patronatuak antolatu dute, Txikilandia Ludoteka, Tafallix, Ascota eta Pepsico-ren laguntzarekin. Jardunaldian parte hartuko duten taldeek 30 minutuko erakustaldiak egingo dituzte. Bitartean, xake partidak eta eskulanak izango dira. Azkenik, dantza erakusketa batzuekin amaituko da eguna.

Bertan hurrengo kolektiboek parte hartuko dute:

  • Tafallako ikastetxeetako xake taldeak – 17:00etatik aurrera Plazako arkupeetan
  • Kirol Eskola – 17:00etan Iturriaren gunean
  • Tafallako Eskubaloi Kluba – 17:00etan Terrazen gunean
  • Patinaketa Eskola – 17:30etan Iturriaren gunean
  • Tafallako Saskibaloi Kluba – 17:30ean Iturriaren gunean
  • Atletismo Eskola – 17:30ean Terrazen gunean
  • Tafallako Gimnasia Erritmiko Eskola – 18:00etan Terrazen gunean
  • Dantza akrobatiko taldeak eta Street Dance – 18:00
  • Ikastetxeetako Dantza Taldeak – 19:00

Txikilandia eta Tafallix-eko bolondresek txikienentzako tailerrak antolatuko dituzte eta Ascota eta Pepsico-k askari osasuntsu bat prestatuko dute.