Teatro |

Agustina eta Lidia (izeba eta iloba) etxeko egongelan sartuta bizi diren bi pertsonai dira, munduari begira leiho bakarra dute: telebista. Hor dute bere gotorlekua minduak ez izateko, ondokoen zorigaitza kronika bihurtzen duten bitartean. Eguneroko aldaketei eta miseriei aurre egiten diete ahal bezain ongi, ordainketak atzeratuz, etxean ikusezin bihurtuz. Egun osoa ematen dute elkarri begira, baina ohartu gabe telebista saioek goitikatzen duten errealitatea baino gordinagoa dela eurena… Baina, zer gertatuko da, behingoagatik zortea alde badute, sekulan amestuko ez zuten gurutzaldi bat tokatuko balitzaie? Zer gertatzen da bi pertsonai hauek sortu duten munduarekin enpatizatu ezin duten pertsonen aurrean jartzen baditugu. Nola zabalduko da munduaz duten ikuspegi murritza?

Sarrera: 8 € Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30