Teatro |

HIRUGARREN SEKTOREA ANTZERKIA

Azaroak 29 ostirala

Valle-Inclanek idatzitako Esperpento haietariko bat, gertaera bakar baten 3 bertsio ezberdin aurkezten dituena. Mundua ikusteko 3 ikuspuntu diferente: belauniko, zutik edo airetik. Lehenengo bertsioa (muntaian agertzen ez dena) txotxongilo herri fartsa da, egileak bere izakiei airetik begiratzen die. Hirugarrena, itsuaren erromantzea, errealitatea mitifikatuz faltsutzen duena. Eta bigarrena, berriz, “Esperpentua” da, On Frioleraren bakarrizketa ta bere bi naturen arteko zalantzak: profesionalak, militar gisa, hil behar du, eta gizakiena, non heroiaren rola hartu behar duen, gizarteak eta Karabineroen Gorpuak eskatzen duten legez. Tadea andrea -anonimoa idatzi duena-, Rovirosa, Campero eta Cardona tenienteek osatzen dute Munduaren papera, ohore militarraren kodearen bozeramaileak. Loreta andrea, emazte desleiala, eta Pachequin, berrogei urteko bizargina, errudunak baino biktimak dira, beraien faltsukeriarenak.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30

SARRERAK EROSI