Otsailaren 9tik hurbilen dagoen asteburuan otsaileko feria ezaguna ospatzen da eta ekitaldi nagusitzat 1419tik datorren ganadu feria dugu.

Carlos III. errege nafarrak XV. mendean Tafalla hiriari Ferien erregalia eman zion eta geroztik Hiria otsailaren 9ra aldera zaldi edo zamari eta mando motako animalien joan-etorri, egoitza, sal-erosketa eta trueke lekua izan da (eta izaten jarraitzen du). 50eko hamarkada arte, animaliak valentziar, lleidar edo extremadurar bagoietan etortzen ziren. Gaur egun aleak kamioi azkar eta txukunetan ekarri eta eramaten dituzte Tafallako Azoka Barrutiraino.

Ganadu Azokaz gain, artisau-lanen salmenta postuak, nekazaritzako elikagaien Azoka, landare eta lore salmenta postuak ere jartzen dira.