Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

5 - Educación y Formación

Garcés de los Fayos Ikastola Tafallaldean D eredua eskaintzen duen ikastetxe bakarra da 40 kilometroko itzulinguran. Gurasoek, kooperatibaren barruan, kudeatzen dute ikastetxea eleaniztasuna, aniztasuna, zerbitzu eta jarduera anitzen parametroetan.

Eleaniztasuna:

Haur Hezkuntzatik BHko laugarren maila bitarteko eskolak ematen dira. Euskarazko irakaskuntza inglesarekin osatzen da, 3 urtetik, eta frantsesa bigarren ziklotik.

Anitza:

Zuzendaritza Batzordea da ikastetxeko gobernu batzordea. Gurasoek osatutako Zuzendaritza Batzordeak kooperatibako lehendakaria aukeratzen du eta agintealdiko 3 urtetan ikastetxearen norabidea zuzentzen du. Zuzendaritzak bere kudeaketa aurkezten du kooperatibisten batzordean, gutxienez urtean bi aldiz ikastetxeko irakaskuntza politika aztertzen eta kontuak onartzen dituena.

Zerbitzu anitza:

Ehunen bat ikaslek erabiltzen duten jantoki zerbitzua dago ikastetxean. Ikasleentzako autobus eskaintza ere badago. Ikastetxeak gimnasio, pilotaleku estalia, kiroletako pistak eta hainbat jolastoki ere baditu.

Eraginkorra:

Hirian eta eskualdean antolatzen diren jardueretan oso lotua egon da betidanik. Ikastolako ikasleek mota askotako gertaeretan parte hartzen dute eta lekukotasun berezia dute euskararen erabilera eta sustapena bultzatzen dutenentan. Dantza taldea, berezko erraldoien konpartsa dute; Olentzeroren antolakuntzan, Errege Magoen kabalkadan, erakusketa mikologikoetan, Inauterietako Laguneroren erreketan, Euskararen Egunean eta hirian antolatzen diren kirol eta kultur ekitaldietan ere esku hartzen dute.

Historia pixka bat:

Ikastola 1969an hasi zen Tafallako 8 haurrekin. 2005/2006 ikasturtean matrikula Merindade guztitik etorritako 334 ikasleetara igo zen: Tafalla, San Martín Unx, Uxué, Erriberri, Caparroso, Murillo el Fruto, Artaxoa, Larraga, Berbinzana, Barásoain, Garínoain, Puiu, Mendívil, Sánsoain, Artariain eta Amunarrizketa. Ikastetxeak bi handitze lan izan ditu ikasleen gorakadaren ondorioz. Azkena 1997an izan zen, gurasoek eraikin berria altxatu zutenean.

Zuzendaritza Batzordeak ikastetxea zabaltzearen aldeko apostua egiten du eta dirua lortze aldera Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festa antolatzea eskatu zuen, 2011an ospatu zen. DBHrako eraikin berria altxatzea zen helburua, gaur egungo eraikina Haur eta Lehen Hezkuntza emateko baitzen asmoa.

Helbidea: La Plana kalea 1 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 07 28

Eposta: tafalla@ikastola.net

Facebook
Twitter
Youtube