Hector Iturria eta Ane Ibañez 2017ko Tafallako kirolaririk onenak

January 12, 2018

2018/01/12

Tafallako Udalak beste urte batez herriko kirolaririk onenak ezagutzera eman ditu. Pasa den abenduaren 21ean Kultur patronatuaren bozeramaileek eta kirol talde ezberdinetako kideek erabaki zuten nortzuk izan ziren 2017. urteak eman dituen kirolaririk esanguratsuenak. Klub ezberdinei bidalitako inkesten emaitzak aztertu eta solasaldi bat izan ostean, honako hauek atera ziren sarituak:

hector_urrutiaGizonezko kirolaririk onena Héctor Iturria korrikalaria izan da, Tafallako Atletismo Klubeko kidea,  Valentzia eta Zaragozako maratoietan lortu zituen emaitza paregabeengatik. Zidakos hiriko korrikalaririk onena izateaz gain, Nafarroako onenetariko bat ere kontsidera daiteke. Judo Club Bertxarri-ko Eduardo Marco finalista geratu da, Judoko 7. DAN lortu duelako. Gradu hau  Nafarroako zein estatu mailako altuenetarikoa da.

Emakumezko kirolaririk esanguratsuena Ane Ibañez gimnasta izan da, Lagunak taldekoa, Espainiako txapelketan lortutako emaitza onarengatik. Tafallako Igeriketa Taldeko kidea den Natalia Resa finalista geratu da, Espainiako txapelketetan urrezko dominak lortu dituelako eta Errusian jokatzen den Tomskeko mundialean parte hartu duelako. Bere kategorian errekorra lortu du 50 gainazalean.

Klub barneko talderik onena Tafallako Igeriketa Taldeko nesken junior taldea izan da, Espainiako txapeldunordeak 4 x 100 erreleboetan eta 4 x 200 gainazalean. Finalista bezala 3. Mailan jokatzeh duen Peña Sport taldea izan da, 2.B mailara igotzea ahalbideratu dion denboraldi zoragarriarengatik.

ane_ibanezKirol talderik onenaren saria Club Atlético Deportivo Tafalla taldearentzat izan da, korrika egitea bultzatzeagatik herriko jendearen artean. Torutugas eta Liebres taldeak sortu ditu, lehendik korrika egitearekin inolako harremanik ez zuten pertsonez osatua. Tafallako Txirrindulari taldea geratu da finalista, txapelketa ezberdinetan egiten duen antolaketa lanengatik.

Lankide onenaren saria David Rosek irabazi du, Errusian jokatu den Tomskeko mundialean entrenatzaile bezala aritzeagatik eta Poloniako Europako txapelketan ordezkari nazionala izateagatik. Finalista Ana Ruiz izan da, Tafallako Arku Klubekoa, kirol honen alde egin duen lanarengatik. Klub hau desagertzear egon eta gero, berriro Nafarroan erreferente bihurtu da txapelketak, kurtsoak eta erakustaldiak antolatzeagatik.

Enpresa babesle nagusia Txiki Taberna izan da, besteak beste, Club Tafatrans taldeari emandako babesarengatik. Finalista Talleres Mógica Mugica izan da, hainbat eskubaloi talde babesteagatik eta herrian antolatu diren txirrindularitza zein beste kiroletako ekintzak laguntzeagatik.

Gizonezko promesaren saria Ander Olcoz gimnasta izan da, Espainiako gimnasia erritmikoan txapelduna, junior kategorian. Valentzian jokatu zen Espainiako Kopan parte hartu zuen.

Emakumezko promesaren saria Claudia Oroz izan da, Tafallako Igeriketa Taldeko kidea.

Hurrengo pertsonei sari bereziak emango zaizkie:

Jose Manuel Blanco: Bizitza osoa kirolari eskaintzeagatik, baita txirrindularitzan, futbolean eta areto futbolean epaile bezala aritzeagatik.

Esteban Apeztegia: San Sebastian Pilota Taldearen alde egindako lanarengatik eta esku-pilotan epaile bezala lan egiteagatik. Zuzendaria eta entrenatzailea ere izan da.

Pedro Ferrer: bere arbitro lanagatik.

1995. urtetik ospatzen den TAFALLAKO KIROLAREN SARIEN GALAren XXIII. edizioa Otsaileko Ferietako egitarauaren barnean sartuko da. Otsailaren 9an, ostiralean,  izango da zehazki, Tafalla Kulturgunean.

FacebookTwitterGoogle+Sare sozialetara gehitu

<< atzera