1968 urtean sortu zen eta geroztik bere geletan Tafallaldeko gazte asko trebatu izan dira bigarren hezkuntzan eta unibertsitate aurrekoan.

Ikastetxe honetan batxilergoa ikasi zuten gaur egun ingeniari, arkitekto, kazetari, mediku, irakasle, abokatu eta hainbat profesional direnek.

“Sancho III. El Mayor” BHI kalitatezko ikastetxea da, irakaskuntzaren hobekuntzaz arduratua; hildo horretan egun DBH eta Batxilergoa ematen dute.

Institutua osatzen duten profesionalek pertsonen bizitza hobetzeko tresna funtsezkotzat hartzen dute hezkuntza eta horretarako kalitate handiko profesional taldea dute, eguneratzeko eta hobetzeko etengabeko prestakuntzan, kezka pedagogikoa eta irakaskuntzan adituak.

Ikastetxeak instalakuntza berrituak, azpiegitura eta baliabide material garrantzitsuak ditu. Irakasleria aditua du hainbat arlo eta gaitan antolatuak: sail didaktikoak, Pedagogia Terapeutiko irakasletza, Eskola-Orientabide Saila eta Tutoretza, laguntza klaseak, jarduera osagarriak eta eskoalaz kanpokoak, Teknologia, Informatika, Musika eta Marrazketa berariazko gelak, Kimika, Fisika, Biologia eta Geologia Laborategiak, Gimnasioak eta Kirol Pistak.

Helbidea: Makotxarako bidea 1 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA)

Telefonoa: 948 70 02 40

Eposta: iestafal@pnte.cfnavarra.es