• Maila historikoa: Hiria 1636. urtetik.
  • Maila administratiboa: Udalerria.
  • Partidu judiziala: Tafalla.
  • Merindadea: Erriberri.
  • Eskualde geografikoa: Piedemonte Tafalla-Erriberri.
  • Biztanleak (2015ko urtarrilaren 1ean): 10809 biztanle (5336 gizon eta 5473 emakume)
  • Azalera: 100,23 km².
  • Populazio dentsitatea: 107,8 biztanle/km².
  • Garaiera: 421 m.
  • Komunikazioak: Iruñea-Tutera lotzen dituen N-121 errepide orokorrean kokatua dago. Ordu eta erdiko distantzia baino gutxiagora dago Tafalla beste hiriburu garrantzitsu batzuetatik, besteak beste: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Logroño eta Zaragoza. Frantziako mugara duen hurbiltasunagatik Europako gainerako herrialdeekin komunikazio erraza du. Aireportu hurbilena Noainen dago, Tafallatik 30 kilometratara, Iruñerako bidean, AP-15 autopistatik.
  • Geografia: Tafalla iberiar penintsularen iparraldean dago. Nafarroako Foru Komunitateko erdi aldean, Pirinioetako mendi adarren behealdean. Zidakos ibaiak bainatzen ditu bere lurrak eta bere ur-emaria aldakorra izan arren, baratza emankorra ureztatzen du, fruta eta barazki ezin hobeak ekoitzen dituena. Mugak: iparraldetik Artaxoa; Puiu eta Leotzeko barrutia Ipar-ekialdean; Ekialdean San Martin Unx; hego-ekialdean Erriberri; hegoaldean Faltzes; hego-mendebaldean Argako Miranda; eta Mendebaldean Berbintzana eta Larraga.
  • Herritar-izena: Tafallarra