Kokapena

Egilea: Mikel Senosiain

Hirigunea bi ibilbideren bidegurutzearen gainean altxatzen da: Ipar-Hegoa ardatza, Pirinio-Iruñea eta Tutera artekoa eta Eki-Mendebaldea ardatza Aibar-Lizarra artekoa; eta Zidakos ibaiak alubioiko lur aberatsetara joateko mehargunea uzten du, Aragoi eta Ebro ibaiertzetarantz.

Bere hiriko fisonomiak Erdi Aroko ezaugarriak gordetzen ditu eta alde zaharreko harrizko kaleetan hauteman daiteke. Beheko aldeak itxura modernoagoa du, eskualdeko beharrak asetzen dituen saltoki anitzarekin. Alde honetan zerbitzu publiko gehien kokatzen dira.

421 metroko altitudean dago kokatua.