Noticias



Beste urte batez, Olleta kaleko 12. zenbakian ( Haur Eskolako 1. solairuan) kokatua dagoen Tafallako Ludoteka Munizipalak ateak zabalik izango ditu. Familiek hemen 3 gune aurkituko dituzte tarte ezberdinetako umeentzat prestaturik: Ludobebe,0-3 urte; Ludoteka, 4-9 urte; Gazte Lokala, 10-12 urte.

Ludotekak familientzako kuota ezberdinak eskaintzen ditu (familia bakoitzeko ume bat baino gehiago baldin badago gastu handieneko kuota bakarra ordainduko da soilik).

Urtarrilean zehar sarrera dohan izango da eta familiek instalazioak ikusi ahal izango dituzte. Otsailetik aurrera kidea izatea ala sarrera eukitzea derrigorrezkoa izango da.

Zailtasun ekonomikoak izatekotan Udaletxean galdetu Gazte Zerbitzuaren bidez edo Oinarrizko Giza Zerbitzuen bidez.

Hurrengo dokumentuan baldintza eta kuota mota guztiak ikusi daitezke.

Ludoteka 2019