Noticias



Gaur ospatu den prentsaurreko batean Jesus Arrizubieta alkateak urritik aurrera Tafallako Polizia Munizipalaren buruzagi izango dena aurkeztu du, Alfredo Ondarra Ramos.

Alkateak, orain arte buruzagia izan den Javier Mari Pérez tafallarrari eskerrak emanez hasi du prentsaurrekoa. Honek buruzagi postua bere kabuz utzi eta polizia gorputzean jarraituko duela azaldu du. “Orain arte izan duen konpromisoagatik eta daukan esperientziagatik seguru nago Javier Mariren lanak berebiziko garrantzia izango duela polizia gorputzaren barnean”.

Alfredo Ondarrarekin elkarrizketatzean, Arrizubietak baieztatu du berehala ikusi zuela bilatzen zebilen pertsona zela, poliza ereduaren definizioaren eta kalitatezko kudeaketa eredu baten inguruan erabat ados zeudelako. “Uste dut pertsona adeitsu eta atsegina dela, eta beraren bidez, tafallar hiritarrek polizia munizipal gorputza eredu hurbil eta profesionaltzat hartzea gustatuko litzaidake”.

Alfredo Ondarra Ramos

Alfredok 46 urte ditu, ezkonduta eta bi semerekin. 22 urte daramatza lan honetan eta haietatik 14 Zizur Nagusian eman zituen buruzagi bezala. Azken lau urtetan Nafarroako Gobernuarentzat lan egiten ibili da segurtasun pribatu sistemak eta herri ugaritako polizia lokalak kudeatzen. Honi esker, Tafallako polizia-gorputza rekin kontaktuan egoteko eta hau bera ezagutzeko aukera izan du. Gainera, urte askoz ibili da Nafarroako segurtasun eta larrialdi eskolarekin kolaboratzen.

“Ilusio handia, esperientzia, kudeaketa ahalmena, iraunkortasuna eta batez ere metodoa eta talde lana ekar ditzakedala uste dut”.

Gaur egun 17 pertsonek osatzen dute Tafallako Polizia Munizipala. Hauek dira buruzagitza honetarako proposatu diren erronkak:

  • Tafallako polizia ereduaren definizioa
  • Bideko segurtasun arauen inguruko ikuspegia berritzea
  • Poliziaren hurbiltasuna ikustaraztea
  • Ahulenenganako laguntza azpimarratzea (VioGén sistemaren barnean)
  • “Agente-Tutore” programarekin lan egitea, pertsona bat ipiniz ikastetxeekin kontaktua mantentzeko.
  • Dibertsitatea polizia kudeaketaren oinarri izatea
  • Sare sozialekin lan egitea