Noticias



Tafallako Udalarentzat lehentasuna da hurbileko merkataritza eta zerbitzu sarea izatea, herritarren beharrak asetzeko eta, aldi berean, lanpostu egonkorrak sortzeko.

Covid-19aren osasun-krisiak sortzen duen egoera dela eta, negozio askok jarduera bertan behera utzi behar izan dute edo diru-sarrerak nabarmen jaitsi dira. Tafallako jarduera ekonomiko eta komertzialaren interes orokorra indartzeko beharra identifikatu da, eta, horretarako, erosketa-bonuen kanpaina bat jarri da abian, Covid-19ren krisiak kaltetutako udalerriko saltoki eta zerbitzuekin koordinatuta. Helburu hauek ditu:

  • Likidezia ematea tokiko ekonomia mota horri.
  • Esparru horretan kontsumo arduratsuaren maila bat sortzea, itxiera-asteetan izandako galera edo fakturazio-galera nabarmen orekatuko duena.
  • Aste hauetan aurreikusitako kontsumoaren zati handi bat Tafallako saltokietan egitea.

OINARRIAK DESKARGATU