Destacados



Abuztuaren 30az geroztik, Tafallako Kulturgunearen ingurura oinez, bizikletaz edo ibilgailu motordunez doazenentzat sarbide duina izateko lanak egiten ari dira.

Aste batzuk barru gaur egun daukagun sarrera estutik, auto bakar batentzako edukiera daukana, trafiko-arazoak sortzen dituena, gainera oinezkoekin partekatuta dagoena, arriskua eta eragozpenak dakarrena, pasabide zabal, bereizi eta seguru batera igaroko gara.

Horrek zenbait eragozpen ekarriko dizkie auzokideei, eta oro har herritarrei, zeren eta Recoletas kaletik eremurako sarbidea erabat itxiko baita denboraldi batez, dena den, une horretan jakinaraziko da.

Beste urrats bat da espazio hori (Errekoleten komentua, Tafalla Kulturgunea, aire zabaleko agertokia, Kondearen parkea, ibilgailuentzako aparkalekua…) kulturaz, aisiaz eta naturaz gozatzeko leku bihurtzeko, eta, aldi berean, mugikortasun iraunkorrerako baliagarri izateko, ibilgailuentzako dozenaka plaza baitaude, bestela herrian sartu beharko luketenak aparkalekua bilatzeko.