Destacados



2017/11/27

3Larunbatean Nafarroako Enparantzan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Udalak iragarritako elkarretaratzea eta adierazpen instituzionala burutu ziren. Udalaren hainbat bozeramailek manifestua irakurri zuten, non emakumeen aurkako indarkeria kondenatzeaz gain, aurten erahilak izan diren emakumeak omendu zituzten. Bertan bildutakoek emakumeen izenak zeramatzaten kartelak erakutsi zituzten, olerki bat irakurri zen eta minutu bateko ixilunea  izan zen haiengatik. Amaitzeko, denon artean Dúo Dinámico taldearen “Resistire” kanta abestu zen.

Ekitaldiaren ostean Josefa Úriz Pi (Badostain, 1883 – Ekialdeko Berlin, 1958) eta Elisa Úriz Pi (Tafalla, 1893 – Ekialdeko Berlín, 1979) bi ahizpen omenezko plaka inauguratu zen Elisa jaio eta familia bizi izan zen etxean (Severino Fernandez etorbidea 4). Bi ahizpen proiekzio historikoa II. Errepublika garaiko berrikuntza pedagogikoetan, emakumeen eta haurren eskubideen defentsan eta II. Mundu Gerrako nazismoaren kontrako konpromiso heroikoan oinarritzen da.

1

2

4

5