Destacados



2018/03/01

CARTEL-CUENTACUENTOSTafallako Liburutegiak bultzada bat eman nahi die ipuin kontalariei, 4 urtetik 8rako umeentzako irakurketa ekimen nagusia baita. Urrian hasi zen eta martxoan amaituko da. Bere helburu nagusia umeen artean irakurketa sustatzea da, era entretenigarri batean bizikidetasuna bultzatuz.

Narrazioa ahozkoa izatean, umeek kontakizuna haien erara imaginatzeko aukera dute, kuriositatea eta sormena garatuz. Ipuin kontalariak, denak  neskak,  hezkuntzaren eta antzerkiaren alorrean aritzen dira: Amaia Esquíroz, Ana Ojer, Marisol García, Mariví Veintimillas eta Usoa Garzia.

Beraz, 4 saio geratzen dira martxoan denboraldia amaitzeko. Ostegunero izango dira, 18:00etan, 30 minutuko iraupenarekin eta hilabetearen azken ostegunean, 22an hain zuzen, saioa euskaraz izango da.