Noticias



Hurrengo ostegunean, urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:30ean, Nicolás Giral y Marsal idazlearen Historia de Tafalla liburua aurkeztuko da Tafallako Kultur Etxean. Dokumentu garrantzitsu hau pasa den mendearen hasieran idatzia izan zen eta egun Jose Mari eta Amaiur Esparzak berridatzi dute.

Liburua Altaffaylla Kultur Elkarteak argitaratu du Tafallako Udalaren laguntzarekin.

Tafallako historia hau 1912an amaitua izan zen eta mende batez izkutuan mantendu da. Urte hauetan zehar Historiaren ikuspegia eraldatu duten liburuak ugalduz joan dira, hau aztertzeko modua eraldatuz joan den heinean. Beraz Giralen lana orduko kontestuan ulertu behar da, tafallar historialari bezala aintzindaria izanik.

Liburuaren ekarpen nagusia dudarik gabe Aro Garaikidean aurkitzen da, non testigantza pertsonalek XIX. Mende osoa arakatzen duten. Zorionekoa da lehen eskutik irakurri ahal izatea kolerari buruzko narrazioak; frantzesada eta gerla karlistei buruzko testigantzak; Laguneroren gertakaerak; Gamazada edo komunalak; telegrafoaren etorrera, trena, fonografoa, zinema edo hegazkintza; Errestaurazio garaiko hauteskundetako giroa, trinketearekin egondako polemikak edo garaiko antitaurinismoa. Atzerapenarekin argitaratu den arren, gure lurraren historiarekiko ekarpen garrantzitsua da Giralen liburua.

Autorearen biografia

“Nicolás Giral y Marsal nació en 1883, en la tafallesa calle Cuatro Esquinas. Era el mayor de seis hermanos, en una familia de clase media dedicada a la venta de muebles. De joven escribió docenas de cuadernos que tituló Memorias de Juventud, un retrato de la vida juvenil de la época.

Desde 1898 lo vemos en Barcelona trabajando de periodista, aunque muy vinculado a su ciudad natal. Ayudó a sus hermanos a proyectar películas en el Teatro Gorriti y quizás esa iniciación en el campo de la cinematografía lo llevó a trabajar en Cataluña como representante para Europa de una gran empresa cinematográfi ca de México.

Entre 1906 y 1916, Giral publicó la revista El Tafallesico de la fue alma y motor. En 1909 comenzó a escribir sobre la historia de Tafalla, obra que consumó en 1912. Una vez acabada, comenzó a publicarla por capítulos en El Eco de Navarra. Sin ver su obra editada en forma de libro, murió en Barcelona en 1917, a los 34 años.

Tampoco pudo ver la edición de la Geografía General del País Vasco-Navarro, aparecida al año siguiente de su muerte, la que dentro del tomo de Julio Altadill, firmaba un resumen de la historia local con el título Tafalla a través de los siglos”.