Destacados



2017/12/14

Acto de elecciónHurrengo larunbatean, abenduaren 16an, Tafalla herrian 2018ko Faba-Errege edo Erreginaren hautaketa izanen da.

Ekitaldia bertako Centro Cultural Tafalla Kulturgunean (Hortanco kalea, zk.g.) ospatuko dugu eta eguerdiko 12:00etan hasiko da. Iñaki Lerga kulturako zinegotzia ekinen dio ekitaldiari bertaratu direnei agurra eginez. Geroago, aski ezaguna den Fernando Hualde historialariak, festa honen Arma-Erregea denak, “Fiesta de la Faba, una mirada a Tafalla” izeneko hitzaldia emanen du. Behin amaitutakoan, eta Nafarroako errege Teobaldotarrek egiten ohi zuten bezalaxe, opil bat eskainiko zaie 12 ume koxkorrei. Opil horrek baba (faba) bat du izkutaturik, eta ohitura den bezala, errege edo erregina izendatuko dugu baba egokitzen zaion umeari. Hautaketa ekitaldi honi jarraipena emanen dio beste ekitaldi ospetsu batek, Udaletxearen parean dagoen kioskoan eginen dena, Francisco de Navarra Plazan. Bigarren ekitaldi honetan publikoki jakinaraziko dute zein izanen den 2018ko Faba Errege edo Erregina eta ,era berean, gonbidapena eginen zaio jende orori Santa Maria elizan 2018ko urtarrilaren 27an ospatuko den koroazio zeremoniara joateko.

Hautaketa-ekitaldi kuttun honetan, ohikoa den bezala, Muthiko Alaiak dantzari txikiek hartuko dute  parte. 50 urte baino gehiago daramatza Muthiko Alaiak elkarteak gelditu gabe herriz herri ospatzen festa hau, eskatzen dutenen udalei men eginez. Nafarroako errege-erreginek ospatzen zuten zeremoniaren ispilua izaten saiatzen da. Hauek, errege-erreginek, herriko mutil koxkor bat hartu eta egun baterako errege bihurtzen zuten. Era berean, elkarteak egiten duen koroazioa Nafarroako Errege-erreginen garaikoaren antzekoa da.

Aurreko urteetan bezala, Tafallan ere Faba errege-erreginen festari buruzko erakusketa ikusgai jarriko da bertako Centro Cultural Tafalla Kulturgunean.

Faba Errege edo Erreginaren hautaketako parte hartzaileak

Amaia Arregui Sola Escuelas Pías de Tafalla (Escolapios)
Arkaitz Ciriza Fernández Ikastola Garcés de los Fayos de Tafalla
Mikel Esteruelas Furtado CPEIP Marqués de la Real Defensa
Iraide Etxenike Calleja Ikastola Garcés de los Fayos de Tafalla
Naiara Guillén Mina Ikastola Garcés de los Fayos de Tafalla
Mikel Jiménez Irañeta Escuelas Pías de Tafalla (Escolapios)
Ángel Jiménez Jiménez Escuelas Pías de Tafalla (Escolapios)
Ibai Llorente Jiménez CPEIP Marqués de la Real Defensa
Eider Olangua Gainza CPEIP Marqués de la Real Defensa
Julen Rodríguez Ardanaz Ikastola Garcés de los Fayos de Tafalla
Ruth Sustacha Taboada Escuelas Pías de Tafalla (Escolapios)
Alicia Vallejo Acarreta CPEIP Marqués de la Real Defensa