Noticias



Merkatuan hainbat obra egin dira azken bolada honetan: baranda aldaketa eta Alde zaharreko, Escuelas Pías Eskolako eta Merkatu Enparantzako lehiate batzuen aldaketa.

Lehiateen aldaketak Merkatura argi gehiago sartzea ahalbidetzen du, merkatarientzako zein erosleentzako espazio garbi eta erosoago bat sortuz. Lehengo lehiateak beirazko blokez osatuta zeuden eta zaharkiturik egoteaz gain garbitzeko oso material zaila zen. Merkatuko barandak modernoagoak diren batzuengatik aldatu dira, hauei esker, pertsonak zein objetuak erortzea zailagoa izango da.

Aurretik egin diren erreformen ildoa jarraituz, helburua Merkatuaren itxura hobea eskaintzea da.

Udalaren helburua, Merkataritza eta Turismo Dinamizatze Planaren bidez merkatua berpiztu eta dinamizatzea da, bere kokapenaren eta hiriarekiko harremanaren inguruan sinergia positiboak sortuz.

Inbertsioak 15.122€koak izan dira eta Nafarroako Gobernuaren Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak eskaitzen dituen bertako entitateen 2019ko diru laguntzen deialdira aurkeztu ziren. Bertatik 8.178,66 € jaso dira.

Datorren urteari begira merkatua modernizatzeko lan egiten jarraituko da, bertan merkataritza postu berriak sartzeko helburuarekin. Hemendik deialdia zabaltzen zaie bertako merkatariei enparantzan postu bat zabaltzeko, alkilerraren prezioa beste lekuetan baino merkeagoa izan ohi da eta.