Noticias



Gaur ezagutu dira jaietako kartela hautatzeko bozkaketaren emaitzak. Bozken %47arekin, irabazlea “Hasiera” izan da, Gotzon Aznar tafallarrarena, iazko eta aurreko beste edizio batzuetako irabazle izandakoa.

13 obra aurkeztu ziren lehiaketara baina horietatik 4 baztertu ziren oinarriak ez betetzeagatik. Epaimahia Javier Zubiri, Javier Zudaire, Xabier Lizarbe, Goizeder Juango, Loren Albeniz eta Jacinto Goñi Jai Zinegotziak osatu dute, azken hau lehendakari moduan.

Maiatzaren 6an epaimahia elkartu eta hiru kartel aukeratu zituzten bozkaketarako. Hauek izan dira emaitzak:

198 bozka osotara

Hasiera: 94 bozka (%47)

Mendeurrena – Centenario:50 bozka (%25)

Centenario 1919 – 2019 Mendeurrena: 54 bozka (%27)