Noticias



Tafallako mendebaldea zeharkatzen duen ibilbide seinalizatua ipini berria da. Ibilbidea hainbat leku adierazgarriren ondotik pasatzen da: Beratxa Dorretik, zaharberritze prozesuan dagoena, Kandaraizko trikuharritik eta Juncal urmaeleko behatokitik esaterako. Ezin ahaztu ezta Roseko harrobia edo Romerales urmaela bezalako leku interesgarriak.

Ibilbidea Miranda de Argako Errepideko 0,9 km-tik abiatzen da eta Pedro Leralta, Ingurumen Zinegotziak, Javier Torralba, “Tafalla a pié” blogaren sortzaileak eta Sergio Andia, gaian ezagutua den auzokideak garatu dute.

Erabilitako materiala plastiko ustelgaitz birziklatua da, luzaroan higatu gabe mantendu daitekeena.