Destacados



2017/12/16

6Gaur goizean, Zidakos Hirian, 2018ko Fabaren Errege edo Erreginaren hautaketa ospatu da. Tafalla Kulturgunean izan da, ohikoa den bezala, Muthiko Alaiak peñak antolatuta eta Tafallako Udalak lagunduta, kasu honetan.

Iñaki Lerga Kultur Zinegotziaren eta peñako lehendakariaren mintzaldia eta gero, Fernando Hualde historialariak hartu du hitza.

Honek festaren jatorria laburki azaldu du. Antza denez, Teobaldotarrek ekarri zuten ospakizun hau Nafarroara. Bertan hainbat ume behartsu hautatzen ziren eta erroska baten inguruan jartzen zituzten. Baba aurkitzen zuenak erregearen titulua jasoko zuen egun batez, eta Carlos III-ren garaitik aurrera ospatzen zen Nafarroako erregeen koroatze berbera izango zuen.

Historialariak Carlos III-k Tafallarekiko zeukan lotura azaldu du: 1418. urtean merkatu eskubidea eman zion, gaur egun arte mantentzen diren feriak sortuz eta urte bat beranduago, “Nafarroako Versalles” bezala ezaguna izango zen jauregia eraikitzea agindu zuen. Orduan tafallarrak nekazari tituloa izatetik “Francos y Ruanosizatera pasa ziren.

1920. urtean Zirkulu Karlistak jaia berrartu zuen eta beranduago Muthiko Alaiak peñak hartu zuen lekukoa.

Historialariaren hitzak eta gero, zozketa bidez hautatutako eskola ezberdinetako umeek heuren erroska zatia hartu dute. Eseri eta pastela jaten ari zirela aurtengo irabazlea atera da: Ruth Sustacha Taboada, Escuelas Pías (Escolapios).

Ondoren, jarraigoa Nafarroako Enparantzara bideratu da eta erregina berria izendatua izan da. Tafallar guztiei deia zabaldu zaie hurrengo urtarrilaren 27an Santa Maria elizan ospatuko den koroatzea ikustera joateko.

Ekitaldia erreginaren omenezko dantza batzuekin eta gerturatu diren guztientzako lunch batekin amaitu da.

7

4

3

2

1