Destacados



2018/17/01

tambo1Pasa den igandean, urtarrilaren 14ean hain zuzen, Danborrada Txikia lehenengoz Tafallako kale nagusietatik jotzen aritu zen. Eguerdiko 12:00ak aldera Dantzariaren Plazatxotik irten zen zeru hodeitsuaren onespenarekin. Eder Equisoain gaztetxoaren zuzendaritzapean ibili ziren dozena bat ume baino gehiago, aurreko asteetan entsaiatutakoaren erakustaldia eginez.

Danborradaren lagunak, txistulari taldeak aurrera eramandako ekimenak, San Sebastian bezperetan egiten diren danborradak prestatzen ditu. Ostiral honetan izango da Danborrada Ofiziala eta Unai Martinez zeremonia maisuaren agindutara ibiliko da herriko alde zaharretik.

San-Sebastian aurreko asterako antolatu diren ekimenetako bat da hau. Gaur Musika Eskolaren txanda izango da, arratsaldeko 19:00etan kontzertu bat eskainiko du Kultur Etxean. Lehendik hemen bertan ematen den gonbidapena eskuratuta sarrera doan izango da.

tambo4

tambo6

tambo5

tambo3

tambo2