Noticias



Tafallako Udalak lanean jarraitzen du merkatu munizipalaren egoera hobetzeko. Oraingoan, Udaleko Merkataritza eta Turismo Batzordeak lehengo ateak ate automatiko berri batzuengatik aldatu ditu.

Bestalde, Ivana Gutiérrez eta Leire Olkotz artista tafallarren eskutik Kale Nagusira ematen duen horman olana batzuk ipini dira persona ezberdinekin, merkatuan azaltzen diren produktuekin jolasean. Muntaian gainera “Mercado-Azoka” irakurri daiteke.

Egun, Escuelas Pías Eskolako horman aintzinako Merkatu Enparantzaren argazki batean oinarritutako mural bat lantzen ari da.

Bi ekimenentzako inbertsioa 16.381€koa izan da eta Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak eta Turismoa eta Merkataritza Bultzatzeko Antolaketa Zerbitzuak ateratako 2018ko Berpizkunde komertziala indartzeko bertako entitateentzako diru laguntza jasotzeko aurkeztu zen. Honen bidez 9.630,00 € lortu ziren