Noticias



Gaur aurkeztu da urritik abendurako Tafallako Udalak antolatu duen Eskaintza Sozio-Kulturala. Egitaraua Euskara eta Berdintasun Arloek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin batera antolatu dute, 17 urtez garatu den lan ildoa jarraituz. Hau, komunitatearen bizitzan zehar, ikasketarako eta elkar ezagutzeko bilguneak sortzean datza, Marta Gomez zinegotziaren hitzetan, “Hiritarrak aktibo izatera animatzean, herriaren garapen personal eta soziala bultzatzen delako, pertsona bakoitzaren ongizate eta alaitasunean eragina izanik”.

Berdintasunaren Eskolaren barnean kokatutako ekimenetan emakumeen ahalduntzearen alde lan egiten da, hauen autonomia eta eraginkortasun pertsonal zein kolektiboa indartzeko asmoarekin. Horrela bai eremu pribatu zein publikoan bere posizioa egonkortzen da.

“Ekimenak ez daude solik emakumeei bideratuak, berdintasunerako bidea denon artean egin behar dugun zerbait delako” baieztatu du Goizeder Juango zinegotziak. Era berean, talde feministek egitaraua osatzen lagundu dutela aipatu du.

Tailer eta hitzaldietan parte hartu nahi duten pertsonek 012ra edo 948012012 telefonoetara deituz izena eman ahal izango dute irailaren 16tik 27ra (beharrezkoa den kasuetan). Taldeek gehienez 15 pertsonako edukiera izango dute eta izen ematea dohainik izango da.

Prentsaurrekoan Marta Gomez, Euskara Zinegotzia; Goizeder Juango, Berdintasun Zinegotzia; Aurora Beroiz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako kidea eta Imelda Mañeru, Berdintasun Teknikaria izan dira. Erabilitako aurrekontua 2960€koa izan da.

ALFABETATZE-IKASTAROAK EMATEKO BORONDATEZKO PERTSONAK BILATZEN DIRA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzu eta Tafallako Udaleko Berdintasun Arloek etorkinei bideratutako alfabetizazio tailerra (gazteleraz) antolatu dute. Formakuntzaren koordinazioa, Itaka Eskolapioen Fundazioaren bidez egiten da. Helburua berehalako ingurunearekin erlazionatzen eta gizarteratzen lagunduko dien Komunikazio – gaitasun batzuk eskuratzea da. Saioa hobetzeko asmoz, gaztelaniaren transmisioa gogoz eta interesaz emango duten 18 urte baino gehiagoko borondatezko pertsonen laguntza behar da. Tailerra 2019ko urritik 2020ko maiatzera burutuko da. Astearte eta ostegunetan, goizeko 9:15etatik 10:45etara. Oinarrizko mailara bideratuta egongo da. Laguntzeko prest bazaude, Tafallako Udal bulegoan eman behar duzu izena.