Noticias



2018/08/02

Jacinto Goñi, Jai Batzordeko Lehendakariak; Ignacio Moros, Kirol Patronatuaren Lehendakariak eta Arturo Goldaracena, Tafallako Alkateak ekimen mota guztiak dituen egitaraua aurkeztu dute jai hauetarako, azken hiru urtetan ezarri diren oinarriak jarraitzen dituena. Egitaraua Jai Batzordearen, Berdintasun Arloaren eta Kirol Patronatuaren artean osatu da.

Jai aurreko asterako aurten Berdintasun Arloak hainbat ekimen antolatu ditu, besteak beste, asteburu honetan ospatuko den autodefentsa feminista tailerra edo hurrengo asteko maskulinitate berrien tailerra, gizonentzako bakarrik. Bestalde, jai aurreko egunek ohiko aktibitateak izango dituzte: igeriketa, esku-pilota edo pala txapelketak, futbol partiduak, XLII. Jota nafarren jaialdia, kontzertuak… Ez dira faltako 13ko ohiko ekitaldiak: Desenkajonamendua, “Milla del pastor” bezala ezagutzen den lasterketa edo “La Tafallesa” musika bandaren kontzertua.

Jaietako egitarau ofizialak ez dauka berrikuntza handirik, azken urteetan egin diren moldaketak osatzea bilatu nahi izan da eta. Zezenen alternatiba 5 egunetako egitarauarekin mantenduko da eta Jubilatuen eguna berdin mantenduko da ere bai, San Sebastian Jubilatu Elkartearekin batera prestaturik. Hori bai, egun honetako bazkaria Hiritar Zentroan ospatuko da, eguraldiaren trabak sahiesteko. Junior gunea Eretan mantenduko da eta Umeentzako gunea Eskolapioetan.

“Gaixoa ni” jai amaieraren ordutegi aldaketa izango da berrikuntza nagusia. Honekin agureen eta seme alaba txikiak dituzten pertsonen presentzia erraztu nahi izan da, aurreko ordutegia berandu egiten zelako jende askorentzat. Beste berrikuntza bat, entzierrilloan amaierako suziria botako dela izango da, eta hau entzun arte jendea ezigo da ibilbidera jaitsi.

Izen ona duten ikuskizunak ere izango ditugu gurean, 17an dagoen Queen taldearen tributoa, fama handia lortu duena, edo 18an Catalunyatik etorriko den Correfoc ikuskizuna kasu.

Zezen azokan ere badago gauza berririk. 19an burtzien ordez zezenketa mistoa izanen da, burtzilari batekin eta bi toreatzailerekin, nafarrak denak. Aurrekontua 250.000€koa da gutxi gora behera, Zezen Azoka gastu nagusia izanik, musika ikuskizunetaz jarraituta.

Jacinto Goñi, Jaietako Zinegotziak gai batzuen inguruan jendeak kontzientzia har dezan saiatu da. Alkoholismoa edo drogadikzioarekiko, trafiko istripuen prebentzioarekiko edo eraso sexista edo errespetuarekiko orokorrean.

Hurrengo astean Jai Batzordea, Gazte Batzordea, Berdintasun Arloa, Polizia Munizipala eta Gurutze Gorria elkartuko dira, garitoetako gazteekiko kanpaina partekatua aurrera eramateko.

Azkenik, zinegotziak deia zabaldu die Erraldoietan aulkitxoarekin dabiltzan gurasoei, hauek dantzan dabiltzaten bitartean haien albotik ez pasatzeko.

 

EGITARAU OSOA