Noticias



“Argi daukagu gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasun efektiboa lortzeko asko dagoela egiteke. Baldintza askotan soma dezakegu: enplegu zifretan, soldata arrailean, denbora partzialeko kontratuetan, zuzendaritza karguetan emakumeen falta, lan-utzialdi datuak, korrespontsabilitate falta edo etengabeko emakumearen aurkako biolentzia kasuaetan esaterako”, azaldu zuen Arturo Goldaracena Tafallako Alkateak. Era berean, Udalak maila lokalean berdintasun politikak bultzatzeko daukan konpromisoa gogorarazi zuen, baita mugimendu feministenganako babesa erakusteko, hauen borroka eta eskaerak benetako eraldatze motorra izanik.

Mª Angeles Molina Jusue

Ekitaldiko lehen emakume omendua Mª Angeles Molina Jusue izan zen, Tafallako Eskolako irakasle aintzindaria. Uxua Ciervidek, Angelesen ilobek idatzitako testu bat irakurri zuen. Bertan zioen nola berrogeigarren hamarkadan asko borrokatu behar izan zuen nesken eskolarako mahaiak lortzeko. Mutilek bazituzten, baina emakumeentzako ez ziren beharrezkoak ikusten, bankuak soilik eskaintzen zizkieten eta.

“70. hamarkada arte oso garai zailak ziren emakume izateko”, zioen Angelesek, “Heuren irteera nagusia ezkontza zelarik. Tafallako gehiengoa “ondo ezkonduak” zeuden, eta bereizketarik balego izatezkoak bakarrik ziren, ez zegoelako beste aukerarik”.

1984an jubilatu zen arte Mª Angeles irakaskuntza lanetan ibili zen. Gaur egun Iruñan bizi da, ehun urte dituelarik.

Omenaldia merkatari eta hostalariei

Udalak bere esker ona adierazi zien ekintzaile bezala Tafallako merkararitza eta hostalaritzan ibilitako emakumeei, herriaren bizitza sozial eta ekonomikoan egindako ekarpenarengatik.

“Ekintzaile diren emakumeak gutxi dira oraindik, baina proportzioa handituz doa eta ehunekoek erakusten dute haien negozioen ospea altua dela. Ezaugarri komunak izan ohi dituzte: antolatzeko ahalmena, irmotasuna, haien buruarenganako konfidantza eta pasioa kasu”. Azaldu du Rakel Álvarez Berditasun Batzordeko Lehendakariak.

Omenaldi honetan bi aspektu goraipatu nahi izan dira:

Alde batetik, pertsonala: ekintzaile izateak proiektu bat sortzea eskatzen duelako eta horretarako erabakiak hartu behar direlako; arriskuei aurre eginez, ordutegirik gabe lan eginez…

Bestetik, merkataritzaren alor soziala, gure herriari erreferente turistiko eta komertzial bihurtzen duen pertsonalitate, nortasun eta bizitza ematen diona.

Udala ASCOTA merkatari elkartearekin kontaktuan jarri zen eta honek ondorengo izenak eman zituen. Hauek berebizikoak behar lukete izan errekonozimendu honi dagokionez:

1.-Merkataritza lanetan hirugarren/laugarren belaunaldiak:

  • Nagusia
    • Josefina Petrina Ayerra
    • Mª Jose y Paquita Martínez Petrina
    • Saioa González Martínez
  • Moda Esquíroz
    • Carmen / Uxua Esquíroz Torralba
  • Ultramarinos Baztán
    • Felisa Espinal
    • Mercedes Baztán Espinal
    • Asun Esparza Batzán
    • Susana       Baztán Esparza
  • Ópalo/ Mercería Isabel
    • Adela San Martín Jurio
    • María Isabel Martinena San Martín
    • Isabel Iriso Martinena
    • Natalia/ Ana Álvarez Iriso

2.- Inplikazioa bertako merkataritzan:

  • Inma Abínzano Garjon, de Folder La Feria
  • Uxua Ciervide Gorriz, de Acacia

3.- Lan postuen sorrera:

  • Mendicoa

4.- Bizitza osoa merkataritzari eskainita:

  • Ana Gorriz Jiménez
  • Mª Paz García Ayesa
  • Petra Ruiz Alzorriz
  • María Isabel Martinena San Martín
  • Maria Manuela Martínez Jiménez

Isabel Erro Arbona

Udalak bere esker ona adierazi nahi izan zion duela gutxi hil zen emakume honi. Isabel Erro Arbona tafallar merkataria izan zen, herriaren arlo sozialean modu askotan murgildu zena. Maiorga Ramírez, bere semeak, eskerrak eman zizkion zinegotziei. Bertako merkataritzaren garrantzia azpimarratu zuen, herriaren arima zela esanez. Azkenik, Esther Esparzak ondorengo olerkia irakurri zuen:

La mujer lleva luchando desde principios del siglo pasado

por la dignidad de su trabajo

La única lucha que se pierde es la que se abandona.

Seguiremos alzando la voz

para hacer al mundo escuchar

que la mujer es la parte del universo

que reclama y lucha por la igualdad.

Alzaremos la voz por el derecho a la paz,

por aquellas que sufren dolor,

por las que no cantarán porque les han apagado su voz,

por las que tienen algo que decir y están calladas,

por las que buscan refugio en su almohada,

y por la mujer mal pagada.

Alzaremos la voz el día que la sensatez  haya despertado,

esas voces serán cánticos de alegría que llegaran al sol,

de hombres y mujeres unidos con un bello lazo

celebrando que ha llegado la igualdad.