Destacados



2017/06/10

ager vasconumAtzo arratsaldean ‘Ager Vasconum’ euskal literatura lehiaketaren sariak banatu ziren Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Ekitaldian Erriberri, Tafalla, Lizarra, Lodosa eta Zangozako udaletako ordezkariak, hala nola, Nafarroako Gobernuko ordezkariak egon ziren.

Arturo Goldaracena, Tafallako alkateak, ekitaldiari hasiera eman zion. “Egitasmo bat daukagu komunean: gure eskualdeko gazteak Ager Vasconum Literatura lehiaketara aurkeztu dira eta denon artean babestu nahi dugu eximen hau. Alegia, eremu geografiko zabal honetan euskaraz idazteko zaletasuna sustatu eta gazteen ahaleginak merezi duen bezala saritu nahi dugu”, adierazi zuen alkateak.

“Aurtengo edizioan 145 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik (57 lan), Erriberriko merindadetik (87 lan) eta Zangozako merindadetik 2 lan iritsi dira. Gaiak ere anitzak izan dira eta meritoa aitortu behar zaie gazteei, kontuan hartuta idazlanak idazteko eta aurkezteko epea estu-estua izan dela. Zorionak!”, aipatu zuen Ana Flamariquek, Euskara teknikariak.

ager vasconumKarmele Gurbindo ETBko Bagoaz! lehiaketan bigarren geratu zen finalean, eta bera izan zen lehiaketaren aurkezlea arratsaldean zehar. Sari banaketa artean, Nerea del Frago eta Aitor Ayerra kantautoreak hainbat abesti abestu zituzten, hala nola, Lau Teilatu, Xalbadorren heriotzean, Ilargia, Negua joan da ta edo Erribera.

Irabazleak

  • Narrazioa, DBHko 1. eta 2. maila. “Basoetako izarrak” María Armendariz Martínez (Lizarra).
  • Poesia, DBHko 1. eta 2. maila. IZENA: “Bulimia” Araitz Errazkin Etxaniz (Lizarra).
  • Narrazioa, DBHko 3. eta 4. maila. “Puzzle baten moduan” Irati Velez Ruiz (Tafalla).
  • Poesia, DBHko 3. eta 4. maila. “Jendeak dio” Julene Flamarique Jimenez (Tafalla).
  • Narrazioa, 17-20 urte. “Lur azpian” Amaia Jaso Ramírez (Tafalla).
  • Poesia, 17-20 urte. Ez da lanik aurkeztu.
  • Narrazioa, 21-30 urte “Jainkoen erresuma” Mikel Abete Perez (Tafalla).
  • Poesia, 21-30 urte. “Sokatiran” Edurne Urzain Andueza (Tafalla).
  • Erriberriko Merindadea. “Bismillah” Maider Subiza Ozcariz (Tafalla).
  • Lizarrako Merindadea. “Nire Gollano” Maite Areitioaurtena Aznarez (Gollano).