Noticias



2018/07/01

Jaien Zinegotzigoak zozketa bat antolatu du Jaiietako suziria Udaletxetik ikusteko. Izena emateko epea abuztuaren 1etik 9ra izango da eta bertan herrian erroldatutako pertsona orok parte hartu dezake, baldin eta 16 urte edo gehiago izan.

JAIETAKO SUZIRIA UDALETXETIK IKUSTEKO ZOZKETAREN ARAUAK

LEHENENGOA.– Zozketa 2018ko Tafallako jaietako suziria Udaletxetik ikusi ahal izateko bi sarrera bikoitzetan datza.

BIGARRENA.– Zozketan parte hartzeko epea 2018ko abuztuaren 1etik 8ra izango da Tafallako Udaleko Bulego Orokorrean izena eta teléfono zenbakia emanez.

HIRUGARRENA.– Parte hartu ahal izango dute Tafallako erroldan dauden 16 urtetik gorako guztiek. Izena emateko azken egunean 16 urteak beterik egon beharko dira.

LAUGARRENA.– Zozketa 2018ko abuztuaren 9an egingo da eta telefonoz jakinaraziko diegu irabazleei.