Noticias



Gaur aurkeztu dira Tafallako “Euskararen astean” ospatuko diren ekimenak. Hau maiatzaren 27tik ekainaren 1era izango da. Astean zehar ipuin kontalariak, antzerkia, pintxo-potea eta beste hainbat gauza izango dira. Larunbatean ordea, Euskararen egunaren ohizko kalejira ospatuko da.

“Eskarak Tafallako hiritarrekin harreman positibo bat izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Euskararekin emozionatu, batu, harritu eta konprometitzeko gai den hiritargo anitza da gurea” azaldu du Arturo Goldaracena alkateak gaur goizean ospatu den prentsaurrekoan.

Udalaren ustetan, euskararen izen ona bultzatzea, honen presentzia gizarteak hartzen dituen esparru ezberdinetara zabaltzearekin hasten da: aisialdia, zerbitzu publikoak, mundo birtuala, etab.

Aurten euskararen festak dakarren berrikuntza, orokorrean euskaldun berriei emango zaien esker ona da, euskararen presentzia egunerokotasunean indartzeko egiten duten ahaleginarengatik. Azken hiru edizioetan, Euskara batzordeak pertsona, elkarte edo kolektibo ezberdinak omendu nahi izan ditu. Oraingo honetan, batzordeak hiztun berrien komunitateak duen garrantzia azpimarratu nahi du.

Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzuaren lan ildoetako bat, 2019ko Plangintzan azaltzen dena, zera da: Euskal hiztunei bere erabilera erraztea; bere presentzia alor sozialetan handitu eta medioak ipintzea erabiltzeko errazagoa izan dadin.

Hau gertatu dadin, alor sozial guztietan euskal hiztunek hizkuntza erabili ahal izateko aukerak sortu behar dira. Hiritarrek euskaraz hitz egiteko esparruak behar dituzte, baita hizkuntza honetan dauden produktu eta errekurtsoak izatea. Hortik dator aurtengo bigarren berrikuntza:

Egun bakar bat izan ordez, ekimenak aste batean zehar ospatuko dira: maiatzaren 27tik ekainaren 1era. Euskal hiztunek modu honetan haien gustuen arabera nahiago duten ekimen eta eguna aukeratu ahal izango dute.. Ekimen hauetarako erabili den aurrekontua 2.600€koa da.