Destacados



2018/03/08

18mGaur emakumeak kalera atera dira genero berdintasuna aldarrikatzera, lau esparrutarako deia zabalik zuen greba baten bidez: zaintzan, kontsumoan, hezkuntzan eta lanean/ikaskuntzan. Tafallan ere, Nafarroako Enparantza jendez bete da greba babesteko. Ekimen nagusia goizeko12:00etan hasi da eta bertan adin, jatorri eta mota guztietako emakumeek parte hartu dute, baita zenbait gizonek ere.

Sindikatuetako eta lantegietako ordezkariek, ikasleek, talde feministek, emakume arabiarrek eta olerki, esaldi edo errefrau moduan haien babesa adierazi nahi izan duten emakume ugarik hitz egin dute ipinitako mikro irekian.

Arratsaldeko 20:00etan ere, talde eta persona feministek deialdia zabaldu dute Nafarroako Plazan izango den Elkarretaratze/Manifestazioan parte hartzeko.

Berez, Emakumeen Egunean Tafallako Udalak antolatzen dituen ekimenak atzo ospatu ziren, grebaren aldeko jarrera erakusteko.

4mArratsaldeko 18:30ean, Altaffaylla kultur elkarteak eta Tafallako Udalak Miriam García Pascual Tafallako kirolariaren omenezko plaka bat jarri zuten alde zaharrean. Miriam eskalatzaile aitzindaria izan zen eta 86, 87 eta 88 urteetan Nafarroako Gobernuak kirolari nabarmena bezala izendatu zuen. Bertan izan ziren senideek, malkoak sahiestu ezinik, gerturatutakoei eskerrak eman zizkieten, testu baten irakurketa eta aurreskuaren ondoren.

Segituan, arratsaldeko 19:00etan, Rakel Alvarez Aranaz, Raquel Irigalba Sola, Goizeder Juango Lizarbe, Soco Ojer Bueno eta Albina Prieto García Udaleko ordezkariek jendez lepo zegoen Udaletxeko Osoko Bilkuren gelan Emakumeen Egunaren manifestua irakurri zuten. Gero, Rocío Montoya Martí argazkilaria, EYA Zapatagintzako lehen emakume langileak eta Peña Sport F.C Emakumezkoen Taldeko Lehen taldea omenduak izan ziren Tafallako zapi batekin eta haien emakumeen eskubideen alde eramandako borrokarengatik.

Egun ona pasa, neska tafallarrok!

13m

IRUDI GUZTIAK