Destacados



2018/03/10

itinerario_balizadoPasa den ostiralean Tafalla eta Erri Berriko udalek ibilbide balizatu berri bat ireki zuten, 5,1 kilometroko tartearekin bi herriak konektatzen dituena eta oinez zein txirrindulaz egin daitekeena. Zehazki bost seinale ipini dira, haietako bi Tafallaren eremu munizipalean (Larraineko bidean) eta Erri Berrin beste hirurak. Bi udalen artean ordaindu da dena, bakoitzak 200€ eskainiz.

“Ibiltarien, txirrindularien eta batez ere, turisten beharrak asetzea da ibilbide honen seinaleztapenaren helburua” Pedro Leralta, Tafallako Udaleko Ingurugiro batzarraren arduradunaren hitzetan. Era berean, ibilbidearen aurkezpenean etorkizunerako pentsatu diren proiektuak azalarazi dira. Zehazki, Beratxa Dorrean eta Juncal urmaelean egin nahi dira hurrengo seinaleztapenak.

Andoni Lacarra Erri Berriko alkateak lotsagabe batzuek publikoak diren gauzekiko duten errespetu faltaz hots egin zuen, Evena-ko sarrera-bidegurutzean ipinitako seinalea hurrengo egunean bertan aputurik agertu zela salatuz.

Lacarrak esan zuenez, Zidakos Ibaiaren ezkerraldeko ibilbidean (Las Fuenticas-Chorron) ere informazio panelak ipini nahi dira baina Ebroko Konfederazio Hidrográfikoaren baimenaren zain daude oraindik. Aurrekontua 20.000€ ingurukoa da, Bertako 21 Agendaren diru laguntzarekin. Hau da Erri Berriko biztanleek haien Aurrekontu Parte-hartzaileetan aukeratu zuten proiektuetako bat.