Noticias



Gaur aurkeztu da Tafalla Kulturgunean hurrengo hiruhilekorako egitaraua. Xabier Alcuaz, Kultura Zinegotziak eta Atxu Ayerra, Kultura Teknikariak 5 erakusketa eta 22 ikuskizun aurkeztu dituzte osotara, non ez dira dantza, musika edo umorea faltako. Sarrerak Udalaren web orrian edo Kulturguneko lehiatilan eskuratu daitezke.

MUSIKA

Esan genezake musika izango dela programaren ardantz nagusia.

Patricia Kraus Tafallara bueltatuko da musika garaikideko ikuskizun batekin. Aretha Franklin, Nina Simone, Janis Joplin edo Chavela Vargas bezalako emakume abeslariei eskainitako omenaldi bat izango da.

Hogeita bosgarren aldiz Nazioarteko Abesbatza Zikloa ospatuko da. Tolosako Topaketa Internazionalera datozela baliatuz, hemen izango dira Japonia, Indonesia, Errusia edo Letoniako abesbatzak. Abonua 18€ren truke eskuratu daiteke Udalaren web orrian.

David Rejano tronboilaria Tubala Brass Weekean izango da

Azaroaren 8an New Yorketik etorritako Quintet 95 taldeak jazz musika ekarriko du Kulturgunera Jon Zufiaurre Tafallar saxofoilari bikainak lagunduta.

Abenduaren 3tik 8ra Tubala Brass Week ospatuko da, metalezko haize instrumentuetako izen ezagunekin: Sebastian Gil, David Rejano edo Ensemble Epsilon talde frantziarra kasu.

La Tafallesa Musika Bandak hainbat kontzertu emango ditu. Haietako bat Erriberriko Bandarekin batera izango da ferietako asteburuan eta lortutako diru guztia uholden kontura joango da. Ez da elkartasun kontzertu bakarra izango, Auzoband taldeak ere (zonaldeko musikari profesionalek osatuta) Rubén Simeó eta Alberto Urretxorekin batera kontzertu bat eskainiko du Udalak zabaldu zuen konturako dirua biltzeko.

ANTZERKIA

Guillem Albá showman famatua Tafallan izango da “Marabunta” ikuskizun xelebrearekin.

Guillem Albá & La Marabunta

Beste behin, Gabalzeka Antzerki Taldearen eskutik Hirugarren Sektorearen Jaialdia ospatuko da, Sevilla, Madril edo Zaragozatik etorritako taldeekin. Obra guztietarako bonoak 25€ balioko du.

IKUSKIZUN GUZTIAK (esku orria)

Irailak 28 larunbata. CANTATA SINFÓNICO CORAL PER AGRUM (Donejakue Bidea Nafarroa zeharkatuz) Josu Elbedin egilearena

 

Urriak 4 ostirala “MARABUNTA” GUILLEM ALBÁ & LA MARABUNTA

Urriak 11 ostirala “GROWING YOUNG” DANTZAZ

Urriak 19 larunbata “PIONERAS” PATRICIA KRAUS

Urriak 26 larunbata “SI EL AGUA SUENA, ¡MÚSICA LLEVA!” LA TAFALLESA MUSIKA BANDA

Urriak 28, 29, 30, 31 XXV. NAZIOARTEKO ABESBATZA ZIKLOA

 

Azaroak 8 ostirala “JAZZ KONTZERTUA” QUINTET 95 FEAT JON ZUFIAURRE

Azaroak 2 larunbata “BUTERFLY” RED TEATRO MUSICAL

Azaroak 9 larunbata “MUSARAÑAS” TEATRO LA TRAPERA

Azaroak 16 larunbata “EL MÉTODO GRÖNHOLM” MASCARADE TEATRO

Azaroak 23 larunbata “PRESAS” LOCOS POR ACTUAR

Azaroak 29 ostirala “LOS CUERNOS DE DON FRIOLERA” LA GARNACHA TEATRO

Azaroak 22 ostirala “JUNTOS PARA SIEMPRE, HOMENAJE A ROCÍO DURCAL Y JUAN GABRIEL” LA TAFALLESA MUSIKA BANDA

 

Abenduak 3 asteartea LA TAFALLESA MUSIKA BANDA & SEBASTIAN GIL

Abenduak 4 asteazkena VIDEO GAME MUSIC” IRUÑA ETA TAFALLAKO MUSIKA ESKOLETAKO IKASLEAK

Abenduak 5 osteguna DAVID REJANO ETA NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA

Abenduak 6 ostirala “TUBALA KIDS” LA MUZA BAND

Abenduak 7 larunbata AUZOBAND & RUBÉN SIMEÓ & ALBERTO URRETXO

Abenduak 8 igandea “DANZA CENTENARIA” ENSEMBLE EPSILON

ERAKUSKETAK

Irailaren 13tik urriaren 13ra. Margo erakusketa, VICENTE OLCOZ -en eskutik.

Irailaren 13tik urriaren 13ra. Margo erakusketa, JOAQUÍN LIBERAL -en eskutik.

Urriaren 17tik azaroaren 21ra. Margo erakusketa, JAVIER ESQUÍROZ -en eskutik.

Urriaren 17tik azaroaren 21ra. Margo erakusketa, AMAIA AIZPÚN -en eskutik.

Azaroaren 29tik abenduaren 29ra. Erakusketa: Tafallako Erraldoi eta Buruhaundi Konpartsaren 100 urtez.